“HAINBESTE SAGAR JATEA EZ DA ONA”
Hori da aurrekoan alaba zaharrenak esan zigun esaldia eta arrazoi osoa du.
Elikaduran, beste gauza guztietan bezala neurrian dago gakoa. Ura oso osasuntsua izan daiteke, baina 5 litro ur segidan edatea ez.
Haur txikiak ditugunean kezka nagusietako bat elikadura izaten da. Gure seme-alabak ondo elikatu nahi izaten ditugu, ahal den janaririk osasuntsuena eman.
Guraso asko galduta sentitzen gara gaurko mezu desberdin guztien aurrean. Korronte desberdin asko daude eta era berean interes ekonomikoak medio publizitatez ‘bonbardeatzen’ gaituzten hainbat enpresa ere.
Gurasook garbi izan behar dugun gauza bakarra zera da: haurtzaroan ematen diegun guztiak helduaroan balioko die, emozionalki bezala, nutriuzionalki ere haur osasuntsuak izan behar dute.
Ideia bat izateko hona hemen urte batetik hiru urtera haur batek dituen nutrizio-beharren taula:
ENERGIA | 1.300 (900-1.800)Kcal/egun edo 100Kcak/Kg/egun |
PROTEINAK | 1,8g/kg/egun |
KARBOHIDRATOAK | 7-11g/kg/egun |
GANTZAK | 3-4g/kg/egun |
KALTZIOA | 800mg/egun |
FOSFOROA | 800mg/egun |
MAGNESIOA | 150mg/egun |
BITAMINA LIPOSOLUBLEAK | |
A bitamina | 2.000 UI |
D bitamina | 400 UI |
E bitamina | 7 UI |
BITAMINA HIDROSOLUBLEAK | |
C bitamina | 45 mg |
B12 bitamina | 2,5 microg |
Tiamina | 0,8 mg |
Niacina | 10 mg |
Azido Folikoa | 100 mg |
Egunean zehar elikagaien karga honela banatzea gomendatzen da:
(1.300 kcal)
- GOSARIA: %25 (325 kcal)
- BAZKARIA: %30 (390 kcal)
- ASKARIA: %15 (195 kcal)
- AFARIA: %30 (390 kcal)
Oso garrantzitsua da haurren dietan barietatea izatea, frutak, barazkiak, esnekiak, olioa, lekaleak eta zekaleak… haragia, arraina, arrautzak… aurretik aipatu bezala, dena neurrian. Osasuntsua izateak ez bait du esan nahi abusatu behar dugunik 😉
- Gurasoei gutuna - 2017/12/08
- Eskolara buelta: Egokitzapena - 2017/08/31
- Udan ere etxerako lanak? - 2017/07/20
- Ziberjazarpena. Nola antzeman dezakegu? - 2017/06/14
- Biolentzia mota berria: Ziberjazarpena - 2017/05/04
- 1-3 urteko haurren nutrizio-beharrak - 2017/03/06
- Origamien mundua. Geometria - 2017/01/19
- Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa - 2016/11/24
- Adimen emozionala bideoen bidez - 2016/10/27
- Matematikak modu dibertigarrian irakatsi: Pentominoak - 2016/09/22