Hizkutzarekin jolastea oso dibertigarria izan daitekelako hemen proposatzen dizuegu 5 aplikazio ondo pasatzeko ikasten dugun bitartean.
1. Duolingo
Adina: 7 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store, App Store eta Windows Phone
Hizkuntzak ikasteko eta praktikatzeko aplikaziorik onenetarikoa. Honekin ingelesa, frantzesa, italiera, aleman edota portugesa era dibertigarri eta geldi ezin baten praktikatu ahal izango dute.
Ariketa ondo egiterakoan, erlojupean lehiatzean eta mailaz igotzen joan ahala puntuak irabazten joango dira. Eta gainera ikasgaiak laburrak eta eraginkorrak dira luze ez egiteko.
Ezaugarriak:
- Ikasgaietan irakurri, entzun eta idatzizko ariketak daude.
- Ikasgaian zehar ebaluazio zuzena.
- Aurrerapenen erregistroa gordetzen du.
- Bizitzak: denak galtzen direnean berriro hasi beharko da.
2. Bebé Primeras Palabras
Adina: 2 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Aplikazio honekin zure haurrari lehenengo hitzak ikasten eta baita adimen goiztiarra pizten lagunduko diozu. Pantailan ukituz eta jolasen bitartez haurrak kolore, gorputzeko atal, janari, animali, zenbaki, etabarren. hitzak ikasiko dituzte.
Ezaugarriak:
- 100 hitz baino gehiago.
- Joku dibertigarriak.
- 15 hizkuntza eskuragarri. Ume handiagoak hizkuntza aldatu dezakete eta beste hizkuntza bat ikasteko erabili.
- Umeentzako diseinu erakargarria.
3. Learning Time with Timmy
Adina: 2 urtetik aurrera
- Prezioa: 2.99€
- Deskargatu: Play Store eta App Store
Aplikazio hau Aardman Animations animazio estudioarekin elkarlanean egin da. 6 urte arteko umeentzako diseinatua.
Hiru joku modu desberdinekin dibertitu eta ingelesez 60 hitz baino gehiago ikasi dezakete.
Ezaugarriak:
- 60 hitz baino gehiago: zenbakiak, koloreak, formak, janariak, animaliak, jostailuak…
- Etzun Timmyk nola esaten dituen hitzak.
- Eranskailu eta bideoen bilduma egin.
4. Pili Pop
Pili Pop app trailer from Pili Pop on Vimeo.
Adina: 5 urtetik aurrera
- Prezioa: Harpidetza
- Deskargatu: App Store
Aplikazioak elebidun maila bat lortzen lagunduko dio zure seme-alabari eguneroko ahozko praktikak eginez.
Onura hauek ditu:
- Egunero ahozko trebetasunak landuko ditu.
- Jolasten ikasiko du.
- Ahoskera hobetuko du.
- Hilabetero hitz berriak ikasiko ditu.
- Gustura sentituko da ahoskoarekin.
Ezaugarriak:
- Aktibitate berriak hilabetero.
- Hizketa-ezagutzea du ahozkapena hobetzen lagundu ahal izateko.
- Ikus-entzunezko hiztegia.
- Hilabeteko txostenak aurrerapena aztertzeko.
Aplikazioa dohakoa da 7 egunetan frogatu ahal izateko. Behin proba denbora bukatzen denean harpidetza bat eskatzen du mugagabeko eta aktibitate berrien atzipena izateko. Hiru eskaintza daude:
- Hilabete 1: 9.99€ (ezeztatu arte automatikoki berrituko da).
- 6 hilabete: 39.99€ (ezeztatu arte automatikoki berrituko da).
- 12 hilabete: 59.99€ (ezeztatu arte automatikoki berrituko da).
5. English Baby
Adina: 5 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: App Store
Ingelesa irudien bitartez ikastea da aplikazio honen helburua, horretarako 3 mota desberdinetako galdetegi eta hainbeste kategorietan banatzen da: txorioak, arropak, arrain eta narrastiak, fruituak, objektuak, lanbideak, barazkiak eta abar luze baten.
Aplikazioa bi bertsiotan dator, dohakoa eta ordainzekoa (2,99€). Dohako bertsioan 7 kategoria daude eta bakoitzean 8 argazki eta hitz. Bertsio osoan aldiz, 35 kategoria eta 900 hitz baino gehiago daude eskuragarri.
Zure inguruko txikiei hizkuntzak erakusteko aplikazioren bat erabiltzen duzu? Esaiguzu iruzkinetan.
- 5 tresna hezkuntza eduki digitalak sortzeko - 2017/10/10
- Nerabeen hizkuntza edo jargoia ulertzeko gida - 2017/08/03
- 5 aplikazio trebetasunak lantzeko - 2015/10/28
- 5 aplikazio irakurketarekin gozatzeko - 2015/10/06
- 5 aplikazio zientziarekin jolasteko - 2015/09/18
- 5 aplikazio musikarekin ongi pasatzeko - 2015/09/03
- 5 aplikazio hizkuntzekin jolasteko - 2015/07/29
- 5 aplikazio matematikarekin jolasteko - 2015/06/29