Garaia heldu da, oporrak! Denbora librea, lagunekin egotea, ondo pasatzea, txangoak egitea… eta zergatik ez, ikastea. Denok dakigu ikastea eta dibertitzea batera joan ahal direla, eta hezkuntza eredu berriek gomendatzen dute ahalik eta dibertigarriagoa egitea ikasketa prozesua. Gainera, guztioi pasatu izan zaigu txikitan oporretatik bueltatzea eta gauza asko ahaztea. Hau jakinda, aprobetxa dezatela daukaten denbora librea ikasteko ere erabiltzeko!
Horretarako gure gogokoak diren mugikor eta tabletentzako aplikazioen aukeraketa bat dakarkizugu non haien trebetasunak garatu eta matematika, zientziak, lengoaiak, etab. errepasatu eta ikasi ahal izango dituzten era erakargarri eta dibertigarrian.
Aurkezten dizugun aplikazioak umeentzako diseinatuta daude haientzako aproposak diren elementu eta itxurarekin. Gure zerrenda gaika aurkezten joango gara blogean, orduan ez galdu hurrengo entregak!
Hasi gaitezen gogoko ditugun matematika eta zenbakiei buruzko aplikazio eta jolasekin.
1. Suma para niños
Adina: 3 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Txikienak zenbakiak eta batuketak ikasten joan ahalko dira era dibertigarrian baserriko animalien laguntzarekin.
2. Matemáticas Educativa a Niños
Adina: 2-7 urte
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Joku honen ardatza buru-hausgarriak ebaztean datza irtengo diren eragiketak ondo ebatziz. Aritmetikako aplikazio hau 2-7 urte bitarteko umeentzako zuzendua dago ikaskuntza hauetan lagunduz:
- Zenbakien identifikazioan hobetzea.
- Memoria hobetzea.
- Puzzle jokuen trebetasuna hobetzea.
3 joku modu ditu: buru-hausgarri erreza, ertaina eta zaila.
3. Juegos educativos matemáticas
Adina: 4 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Zenbatu, batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, serie logikoak, etab. ikasi eta pratikatu ahal izango dituzte jolasten duten bitartean.
Joku hau zenbakiak ikasten hasi diren aurreskolako (4 urte) umeentzako hasita, lehen hezkuntzako (6-12) eta baita bigarren hezkuntzakoentzako (12-16) egokia da.
Aplikazioa nahiz eta dohakoa izan, jokuko maila batzuk jolastu ahal izateko ordaindu behar da.
4. 10monkeys Multiplicación
Adina: 7 urtetik aurrera
- Prezioa: Android: Dohakoa eta iOS: 2,99€
- Deskargatu: Play Store eta App Store
Joku honek zure seme-alabak zenbakiekin hobeto eramaten lagunduko die. Jokuan biderketa taularen bitartez harrapatutako tximinoei lagundu beharko die.
Aplikazioak musika eta grafiko erakargarriak erabiltzen ditu umeen arreta irabazteko.
Edukia:
- Dibertimenduzko makinen antzeko estiloa.
- 10 jolas mota (2tik 10erako biderketa taulentzako).
- Interfaze erraza eta erabilgarria.
- Puntuazioen errekorrak markatzeko aukera umeak gehiago motibatu daitezen.
5. Math Run
Adina: 6 urtetik aurrera
- Prezioa: Android: Dohakoa eta iOS: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store eta App Store
Lagundu panda hartzari arriskutik ihes egiten matematikaren eta erreflexuen ahalmenarekin. Joku honek erabaki azkarrak hartzea laguntzeaz gain gure txikiei matematikako trebetasunak hobetzen lagunduko dizkio modu dinamiko eta dibertigarri baten.
Jokuan zehar korrika dabilen bitartean historiako hiru matematiko handi agertuko dira: Pitagoras, Leonhard Euler eta Carl Gauss. Hauek arriskutik ihes egiten lagunduko diete baina merezi badute bakarrik, horretarako haiek egiten dizkieten galdera matematikoak zuzen erantzun beharko dute eta horrekin laguntza jasoko dute.
Ezaugarriak:
- 8 kokapen desberdin munduko 7 kontinenteetan zehar.
- Beste 4 animalia desblokeatu, bakoitza bere espezialitate matematikoekin.
- Egunero jokatu artikulu gehigarriak lortzeko
Nahiz eta jokua dohakoa izan, ezaugarri batzuk lortzeko ordaindu beharko da.
Zuk beste aplikazioren bat ezagutzen edo erabiltzen duzu? Partekatu gurekin iruzkinetan.
- 5 tresna hezkuntza eduki digitalak sortzeko - 2017/10/10
- Nerabeen hizkuntza edo jargoia ulertzeko gida - 2017/08/03
- 5 aplikazio trebetasunak lantzeko - 2015/10/28
- 5 aplikazio irakurketarekin gozatzeko - 2015/10/06
- 5 aplikazio zientziarekin jolasteko - 2015/09/18
- 5 aplikazio musikarekin ongi pasatzeko - 2015/09/03
- 5 aplikazio hizkuntzekin jolasteko - 2015/07/29
- 5 aplikazio matematikarekin jolasteko - 2015/06/29