Musika ia mundu guztiari gustatzen zaio eta batez ere haur eta umeei ze primeran pasatzen duten abestiak entzuten eta kantatzen, ezta?
Oraingoan gatozen aplikazio eta jolasekin asko dibertituko direla pentsatzen dugu.
1. Mi bebé piano
Adina: 2 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Aplikazio sinple eta erraza txikienak doinu desberdinak ateraz dibertitu daitezen. Kolore biziak erabiltzen ditu umeen bistarako erakargarria izateko.
2. Songs for Kids with PINKFONG
Adina: 0 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store eta App Store
Ingelesez umeentzako kanta onenen bilduma bat du. Abesti dibertigarriak entzuten duten bitartean ingelesez entzuteko ohitura hartzen joango dira.
Ezaugarriak:
- Bideoak Full HD kalitatearekin.
- 60 minutu baino gehiago abesti kopurua (behin denak erosi eta gero).
- Erraz ikasteko letrak.
- Pertsonai eta diseinu erakargarriak.
- Behin deskargatu ondoren internet gabe funtzionatzen du.
Nahiz eta aplikazioa dohakoa izan abesti guztiak lortzeko ordaindu behar izango da.
3. Bebe Instrumentos musicales
Adina: 2 urtetik aurrera
- Prezioa: Dohakoa
- Deskargatu: Play Store
Ze instrumentu musikala dute gogoko? Joko honetan eszena, instrumentu desberdinen bitartez eta animalien laguntzaz soinu desberdinak ezagutzen ikasiko dute. Xilofono, pianoa eta danborra dira eskuragarri dauden instrumentu motak.
Aplikazioa umeen ikasketez gain inspirazio eta kreatibitatean ere zentraten da.
4. Sound Touch
Adina: 2 urtetik aurrera
- Prezioa: 4.99€
- Deskargatu: Play Store eta Play Store
Soinuen entzikopedia bat bezala da, aplikazio honetan umeek 372 baino soinu gehiago entzun ahal izango dituzte.
6 kategoria desberdinetan banatuta dago: animaliak, animali basatiak, larre-hegaztiak, garraioak, musika instrumentuak eta etxeko objektuak. Elementu bakoitza 5 irudi eta 5 soinu motekin azaltzen da.
32 hizkuntzetan itzulita dago gainera.
5. Toc And Roll
Adina: 4 urtetik aurrera
- Prezioa: 1.99€
- Deskargatu: App Store
Aplikazio honekin umeek haien lehenengo abestiak konposatu dezakete! Honekin haien kreatibitatea asko landuko dute modu erraz, dibertigarri eta intuitibo batekin.
Toc And Roll-ek instrumentu desberdinak nahasteko aukera emango die pista-birtual desbedinetan efektuak gehituz, ahotsa grabatuz eta bukatu ondoren lagunekin partekatuz.
Ezaugarriak:
- Instrumentu motak: Gitarra (akustiko eta elektrikoa), baxua, bateria, pianoa, glockenspiel, perkusioa, tronpeta, saxoa eta biolina.
- 1000 soinu baino gehiago.
- Interfaze erakargarria.
- Ahotsa grabatzeko eta efektu desberdinak emateko aukera: Reverb, Vocoder eta Delay.
- Nahasketa bakoitzean bolumena eta efektuak bakoitza bere kabuz kontrolatu daiteke.
- Emaitzak YouTubera igo daitezke eta Facebook, Twitter, e-mail… bidez partekatu.
Orain zure txanda. Partekatu iruzkinetan ezagutzen dituzun aplikazioak.
- 5 tresna hezkuntza eduki digitalak sortzeko - 2017/10/10
- Nerabeen hizkuntza edo jargoia ulertzeko gida - 2017/08/03
- 5 aplikazio trebetasunak lantzeko - 2015/10/28
- 5 aplikazio irakurketarekin gozatzeko - 2015/10/06
- 5 aplikazio zientziarekin jolasteko - 2015/09/18
- 5 aplikazio musikarekin ongi pasatzeko - 2015/09/03
- 5 aplikazio hizkuntzekin jolasteko - 2015/07/29
- 5 aplikazio matematikarekin jolasteko - 2015/06/29