Badakigu irakaslea izatea ez dela erraza, klaseak prestatu (aurkezpenak, fitxak, ariketa…), klaseak eman, azterketak zuzendu, ikasle eta gurasoekin komunikatu… Gainera sormena mantendu behar da klaseak beti interesgarri izateko… Ba Internet, teknologia eta eskaintzen dizkigun zerbitzuei esker zure klaseentzako hezkuntza eduki digital bisualagoa eta ikasleentzako entretenigarriagoa prestatu ahal izango duzu.
Hemen ekartzen dizkizut hainbeste gustatzen zaizkidan lehenengo 5 baliabide:
SCREENCAST-O-MATIC
“Screencast”-ak egiteko web zerbitzua da Screencast-o-Matic, hau da, ordenagailuko pantailaren grabazioak sortu. Honekin bideotutorialak landu ditzakezu modu erraz baten eta ezagutza tekniko askorik izan gabe.
Nabigatzaile bertatik exekutatzen denez aplikazioak ordenagailuan ezer instalatu gabe funtzionatzen du.
Ezaugarriak:
- Mahaigaineko edota web kamarako grabaketa.
- Ordenagailuko audio edota mikrofonoko grabaketa.
- YouTuben zuzenean argitaratzeko aukera.
- Fitxategiak mp4, avi eta flv formatuetan gorde daitezke.
Hezkuntza erabilerak:
- Unitate didaktikoen prestaketa.
- Lanen elaborazioa.
- Bideotutorialak.
Webgunea: https://screencast-o-matic.com/
Prezioa: Doakoa (mugekin). Bertsio osoa: 15$/urtea
Sistema eragilea: Javarekin bateragarriak diren sistemak
Hizkuntza: Ingelesa
EDPuzzle
Gure bideo propio edo online zerbitzu desberdinetako bideoak erabiliz ikasgaiak sortzeko doako web zerbitzua da. Aukeratu ondoren moztu ahal izango dugu horrela interesatzen zaigun partetik geratzeko ondoren puntu konkretuetan gure azalpen propioa edo audio ohar desberdinak gehituz. Momentu zehatzen galdetegiak gehitzeko aukera ematen du ikasleen erantzuten joateko.
Ezaugarriak:
- YouTube, Vimeo, TEDEd, National Geographic, Veritasium… zerbitzuetan bideoak bilatzeko aukera.
- Bideo propioak kargatzeko aukera.
- Irakasleek lokuzioak sortu ditzakete.
- Bideoaren puntu konkretuetan audio oharrak.
- Ikasleentzako galdetegiak sortu daitezke.
- Sortutako bideoak ikusi eta ariketak egiteko iOS eta Android sistementzako aplikazioak.
Hezkuntza erabilerak:
- Ikasgai eta ariketa interaktiboak sortzeko.
- Lanak egiteko.
Webgunea: https://edpuzzle.com/
Prezioa: Doakoa
Sistema eragilea: Sistema eta gailu anitza
Hizkuntza: Ingelesa
Freepik
Freepik proiektu pertsonal zein komertzialetan erabili ahal izateko doako eta kalitate handiko eduki grafikoen bilatzailea da. Bilatzaileak argazkiak, ikonoak, irudi bektorialak eta PSD fitxategiak ditu.
Ezaugarriak:
- Kategoria eta fitxategi mota bidezko bilaketak.
- Baliabide aniztasuna: Argazkiak, ikonoak, bektoreak eta PSD.
- Shutterstock zerbitzuarekin lotutako edukia.
Hezkuntza erabilerak:
- Klaseko materiala prestatzeko baliabide paregabea.
- Lanak burutzeko baliabideak.
Webgunea: http://www.freepik.es/
Prezioa: Doakoa (atribuzioarekin). $9.99/hilabetea
Hizkuntza: Eleanitza
Google Inprimakiak
Google Inprimakiak Google Drive suite ofimatikoan sartutako online tresna da. Herraminta erabiltzeko nahiko da Gmail kontu bat izatea. Tresna honek inprimakiak eta galdeketak sortzeko aukera ematen du ondoren informazioa modu erraz eta eraginkorrean lortuz.
Ezaugarriak:
- 10 galdera mota baino gehiago.
- Erabilera erraz eta intuitiboa.
- 90 txantiloi eta diseinu baino gehiago pertsonalizatzeko aukerarekin.
- Beste erabiltzaileekin kolaborazioan editatzeko aukera.
- Inprimakiak e-mail, url edo webgune baten txertatuz partekatu daitezke.
Hezkuntza erabilerak:
- Ikasleen iritzia jaso.
- Auto-ebaluazio testen sortzea.
- Gurasoentzako asetze inkestak.
- Irakasleei ebaluatzea.
Webgunea: https://www.google.es/intl/es/forms/about/
Prezioa: Doakoa
Hizkuntza: Gaztelera
Line.do
Gai bateri buruzko gertaera eta uneak ordenatzeko eta haien artean denbora erlazio argi bat lortzeko online tresna da. Pausu gutxitan eta modu erraz baten kronologia dotoreak sortu eta partekatu ahalko dituzu.
Ezaugarriak:
- Denbora lerroak kanpo webetan txertatu daitezke.
- Grafikoak bertikal edo horizontalean erakutsi daitezke.
- Beste erabiltzaileen lanak bilatu daitezke.
Hezkuntza erabilerak:
- Gaiaren informazio gehigarri interaktiboa.
- Gertaera eta ekitaldiak agertze ordenan kokatu.
- Antolakuntza eta memoria ariketak.
Webgunea: https://line.do/
Prezioa: Doakoa
Hizkuntza: Eleanitza
Espero dut baten bat balio izatea, edozein galdera baduzu iruzkinetan utzi eta pozik lagunduko dizut. Eta tresna interesgarri eta praktiko gehiagoren berri izan nahi baduzu harpidetu gure buletinera eta lehena izango zara jasotzen.
- 5 tresna hezkuntza eduki digitalak sortzeko - 2017/10/10
- Nerabeen hizkuntza edo jargoia ulertzeko gida - 2017/08/03
- 5 aplikazio trebetasunak lantzeko - 2015/10/28
- 5 aplikazio irakurketarekin gozatzeko - 2015/10/06
- 5 aplikazio zientziarekin jolasteko - 2015/09/18
- 5 aplikazio musikarekin ongi pasatzeko - 2015/09/03
- 5 aplikazio hizkuntzekin jolasteko - 2015/07/29
- 5 aplikazio matematikarekin jolasteko - 2015/06/29