Iraila eta urtarrila faszikulu eta asmo onen hilabete nagusiak dira, erretzeari uztea, ondo jatea edo gimnasiora joatea bezalako klasikoekin, baina gehienetan hurrengo hilabetean bertan behera uzten ditugunak.
Gure asmo onak betetzeko gakoa gure helburuak argi edukitzean eta beharrezko aldaketak mailaka txertatzen joatean datza. Hemen daukazu 8 aholku lagunduko dizutenak kurtso honetan zure helburuak lortzea:
1.Hasteko, motibatuta egon behar zara eta oso garbi eduki zergatik nahi duzun aldaketa hori zure bizitzan, horretarako idatz ezazu zure helburuak eta saiatu zaitez hauek argiak eta egingarriak izan daitezen. Idazteak hauek argiago edukitzera, jarraitu beharreko plangintza bat edukitzera eta lortzeko bideratzera lagunduko dizu.
2.Ez ipini helburu gehiegi aldi berean bestela nekatu egingo zara eta azkenean bertan behera utziko dituzu.
3. Jakinarazi zure asmo berriak zure inguruneari, zu motibatzeko era on bat izango da eta gainera lagunduko dizu ez utz egiten horren erraz.
4. Pixkanaka pixkanaka hasi. Oso errore ohikoa izaten da 50 aldaketa aldi berean egiten saiatzea eta horren aldaketa sakonaren aurrean nekatu egiten gara. Egin ezazu egutegi bat eta joan zaitez zure asmo berriak gehitzen pixkanaka, ikusten duzunean bat zure ohikeriaren barruan dagoela hasi zaitez bestearekin eta horrela gainerakoak.
5 . Ohitura berriak sortu. Ohiturak ia era automatikoan eta esfortzu handirik gabe errepikatzen ditugun portaerak dira. Gure eguneroko bizitzara sartu nahi ditugun aldaketa hauek ohiturak bihurtzen baditugu gero eta gutxiago kostatuko zaigu eta zailagoa izango da bertan behera uztea. Horretarako, hasi zaitez pixkanaka, zure helburua baldin bada, esate baterako, kirola egitea joan zaitez sartzen mailaka zure ohikeriaren barruan; adibidez, hasiera batean gorde ezazu 15 minutu eta joan denbora hori handitzen pixkanaka. Konstante izanez gero ikusiko duzu nola denbora laburrean era ia automatikan egingo duzun.
6. Ohitura berriak sortzen laguntzeko, sartu itzazu hauek zure egutegian edo zure asteroko agendan, modu honetan ziurtatuko duzu denbora zehatz bat aktibitate horretarako.
7. Zure ohitura berrien erregistro bat eraman. Idatzi zure ohitura berriak bete dituzun egun guztietan, horretarako sortu dezakezu tracker bat zure bullet journalen edo mugikorreko aplikazio bat erabili zure aurrerapenak erregistratzen joateko, hau da motibatzeko beste era bat.
8. Antzeman zure lorpenak eta saritu. Garrantzitsua da zure motibaziorako zure lorpen txikiak antzematea edo erdiko helburuak ipintzea zure aurrerapenak ikusten lagunduko dizutenak eta zure motibazioa sustatuko dutenak. Saritu lorpen horiek, eta saria izan dadila motibatzen dizun zerbait edo ondo sentiaraziko dizuna, baina noski, zure helburuaren kontra ez doana. Zure helburua era osasuntsuago batean jatea baldin bada, saria ez dadila izan txutxe pilo bat jatea 😉
Espero dezagun aholku txiki hauek lagungarriak izatea eta gainera egutegi eta pare bat planifikatzaile oparitu nahi dizugu zure burua antolatzen laguntzeko:
Badaukazu zuk beste trikimailuren bat zure helburuak lortzeko?, horrela bada iruzkinetan elkabanatzera gonbidatzen dizugu.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28