Irakurtzea onura asko ematen dizkio txiki eta handiei, besteak beste; komunikazio gaitasunak hobetzen laguntzen du irakurleari baliabide berriak emanez, hiztegia handitzen laguntzen du baita kontzentrazio gaitasuna. Irakurketa gainera sorkuntza eta irudimena lantzeko eta garatzeko tresnarik hobenetarikoa.
Baina, zelan egin dezakegu gure txikiak irakurzaleak bihurtzea?
1. Irakurri
Umeak, batez ere txikiak ikusten dutena ikasten dute, horregatik zaila izango da irakurketara zaletzea inguruko nagusiak ez badute irakurtzen. Erakutsi irakurtzea zerbait dibertigarria dela, altuan irakurri …
2. Txiki-txikitatik hasi
Ez da beharrezkoa itxarotea umea irakurtzen ikasi arte, irakurketa munduan sartzeko, gaur egun eskaintza handia dago; telazko liburuak, orri lodiak dutenak (cartoné), plastikozkoak bainuan jolasteko, soinudunak, testura ezberdinak dutenak…. txikiak beraienean ondo pasatzeko une bat ikusiaziko dietenak
3. Egokitu irakurketa beraien adina eta gustuetara
Oso garrantzitsua da irakurketa beraien adina eta gustuetara egokituta egotea, utzi txikia izan dadin liburua aukeratzen duena, zuk iradokizunak eman ahal dizkiozu bere gustuetan oinarrituta, aukera ezberdinak eman… baina beti motibatuko zaio gehiago berak egindako aukeraketa bat baldin bada.
Beste aldetik saiatu gaia, lengoaia, tipografia…beraien adinera egokituta egotea, irakurketa errazagoa eta atseginagoa izan dadin.
4. Irakurketa txoko bat sortu
Etxeko lekutxo bat alfonbra eta kuxin batzuekin egokitzea bezain sinple eta baita kaxoi txiki bat liburuak eskuragarri uzteko. Leku atsegin bat edukitzea txikiak bertan egon nahi izatea lagunduko du. Gainera txoko hori beraien ipuin gogokoetako pertsonaien marrazkiekin apaindu dezakezue.
Hemen uzten dizugu ideia batzuk inspiratzeko eta zuen txokoa sortzeko:
5. Liburuak beti eskuragarri
Apalategi bat edo kutxa sinple bat erabili dezakezu liburuak eskuragarriak azteko, txikiak nagusien laguntza barik hartzeko eta manipulatzeko moduan. Posible da, libururen bat, batez ere umeak txikiak badira kalteren bat jasotzea baina ikasketa prozesuaren partea da hori ere.
6. Irakurtzeko errutina bat sortu
Ipuinaren ordua ohera joan aurretik oso errutina ona da zuen egunerokotasunean sartzeko, 30 minutu gordetzea elkarrekin lasai egoteko irakurtzen, gainera oso era ona da erlaxatzeko eta lo egiteko giro ona sortzeko.
7. Liburutegiak eta liburu-dendak bisitatu
Liburutegiak eta liburu-dendak leku magikoak bihurtu daitezke milaka liburuekin gure eskura, gero eta ohikoa da bertan txikientzako leku egokituta aurkitzea eta plan ederra bihurtu daiteke urte osorako baina batez ere euriak parkean egoten uzten ez digun egun horietan. Gainera, horietako askoetan irakurketa inguruko aktibitate asko antolatzen dira, eskulanak eta ipuin-kontalariak bezala.
Aktibitate osagarriak
Irakurketa inguruan aktibitate osagarriak edo jokoak antolatzea ulermena hobetzen lagundu dezake eta era ona izan daiteke sorkuntza eta ahozko espresioa lantzen
Ideia batzuk ematen dizkizugu:
- Liburua behin bukatu ondoren saiatu zaitezte bukaera berri bat bilatzen.
- Behin istorioa bukatu ondoren imajinatu zer gertatzen den pertsonai bakoitzarekin.
- Egokia iruditzen zaizu daukan izenburua? Saiatu beste izenburu bat bilatzen.
- Antzerki txiki bat sortu bakoitzak pertsonai baten rol bat hartuz eta saiatu zuen interpretazioa egiten.
- Gehien gustatu zaizun pertsonaia marraztu…
9. Irakurtzen dituzun liburuen fitxa bat egin
Irakurtzen dituzuen liburuen erregistro txiki bat egitea ideia ona izan daitezke, bere ezaugarriak, argumentua, pertsonaiak eta istorioa marrazki baten bidez landu…
Hemen uzten dizugu dohainik jaitsi dezakezun fitxa eredu bat zuen irakurketa fitxak sortzeko
9 aholku sinple hauek martxan ipintzen baduzu ziur gaude zure txikiak irakurzaleak bihurtuko direla.
Agur esateko bideo zoragarri batekin uzten zaitugu; “Irakurzaletasuna sustatzeko laburmetrairik hoberena” eta animatzen zaitugu iruzkinetan idazten ea zuk zure ikasle edo seme-alabeekin erabiltzen duzun beste aholkuren bat duzun.
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27