Abendualdiko egutegia Alemaniatik datorren tradizio bat da gure inguruan gutxinaka hedatzen eta ezagunagoa egiten joan dena. XIX. mendean umeek kandela bat pizten zuten egunero abendualdian zehar.
Denboraldi hau Eguberrietarako prestaketa aldia da eta jaiak baino lau igande lehenago hasten da. Gaur egun ezagutzen ditugun abendualdiko egutegiak abenduak 1an hasten dira, 24 edo 25a arte eta bere barnean sorpresa edo gozokiak ezkutatzen dute Eguberrietarako itxaronaldia gozoagoa eta zirraragarriagoa egiteko.
Gabonak txikientzako garai berezi eta hunkigarrienetariko bat da, argiak, familia bilkurak, opariak, Olentzero, Errege Mago edo Santa Clausen magiari esker urduri itxaroten egoten dira. Abendualdiko egutegi bat prestatzeko aktibitateak arratsalde entretenigarri bat pasatzeaz gain modu bikain bat da denboraren kontzeptua barneratzeko, pazientzia izaten eta itxaronaldiak eragiten dieten antsietatea kontrolatzen ikasteko.
Gaur zuk zure ume edo ikasleekin egin ditzakezun hiru egutegiren ideak ekartzen dizkizugu:
Beste aldetik, egutegi gehienek barnean txokolate edo gozokiak izaten duten arren, oso osasuntsua ez dena, hauek familian edo ikasgelan egin daitezkeen aktibitateak proposatzen duten papertxoekin ordezkatu ditzakezu, hemen dituzu ideia batzuk:
1. Eguberrietako eguneroko bat prestatu
Hau joko asko eman ahal digun aktibitate bat da, koaderno bat egitean datza bertan argazki, ebakin, marrazki, etabarrekin, gure Gabonak nolakoak diren, tradizioak, gure oroitzapenak, argazkiak, oparien zerrenda, desioak, antzerkiko sarrerak, etab. bidez kontatuz. Berez koadernoa lehen egunean Gabonetako apaingarridun papertxoekin apaindu dezakegu eta gure egutegiko aktibitateak eguneroko horretan apur bat osatzen joan egunero.
2. Gabonetako zuhaitza muntatu
Gabonetako zuhaitza muntatu dezakegu edo gure zuhaitza eskulan bezala sortu.
3. Etxea edo ikasgela apaindu
Gabonetako apaingarriak atera edo ikastetxe baten kasuan, ume bakoitzak apaingarri bat eramatea eta denen artean etxe edo ikasgela apaintzea.
4. Zorion-txartelak sortzea
Zorion-txartel bat edo gehiago sortu ditzakegu kartulinaz umeak etxera eraman ahal izateko, ikastetxe baten kasuan, edo gure familiari bidaltzeko. Ziur ilusio handia egiten diela email eta WhatsApp aldi honetan.
5. Gabonetako merkatua bisitatu
Ziur jada ia hiri guztietan ospatzen direla Gabonetako merkatuak eta bertan arratsalde dibertigarri bat pasatu dezakezue.
6. Gabonetako eskulan bat egin
Gabonetako eskulan erraz bat egin, Pinterest-eko ohol bat uzten dizugu inspiratzeko.
7. Olentzero, Santa Claus edo Erregeei eskutitz bat idatzi
Umeei ilusioa egiten dien gauzetako bat hau da, eskutitza idazteko momentua berezienetakoa da eta gainera umeekin lan egiteko momentu ona bihurtu daiteke kontzientzia soziala, solidaritatea, enpatia eta kontsumo arduratsua landuz; eskatu dezaketen opari kantitatea arrazoitu dezakezue, beste ume batentzako jostailu bat eskatzea proposatu, zerbait ez materiala eskatzea, desio bat, familiarekin batera jolasteko zerbait, partekatzeko…
8. Aiton-amonei edo lagun bati etxea apaintzen lagundu
Primerako garai bat da solidaritatea lantzeko.
9. Zinera Gabonetako film bat ikustera edo antzerkira
Gabonetan film edo antzerki funtzio eskaintzak biderkatzen dira eta seguru pilo bat izango dituzula aukeratzeko.
10. Kontakizun bat kontatu edo liburutegira joan Gabonetako ipuinak bilatzera
Umeak beti daude prest istorio edo ipuin on bat entzuteko, Gabonetako kontakizun polit bat aukeratu edo hobeto oraindik, hurbildu liburutegira eta batera bilatu.
11. Gabon-kantak ikasi edo zuen bat asmatu
Gabonetako kanta bat ikasi dezakezue edo oraindik hobeto, zuen propio bat asmatu, sortu letra, hartu musika instrumentu bat eta sortzen hasi ikuskizuna hasiz 😉
12. Kupoi bat edo txartela
Kilima gerra bat, jolas, mimo, besarkada… sesio bat.
13. Gabonetako apaingarri bat sortzeko eskulana
Zuen apaingarri propioak sortu ditzakezue, birziklatutako materialekin eta purpurina-pilo batekin 😉 . Pinterest-en inspiratzeko taula bat uzten dizugu.
14. Gabonetako errezetak
Gaileta batzuk, bizkotxo bat edo Gabonetako pertsonaietan bihurtu daitezken frutak… Pinterest-en inspiratzeko taula bat uzten dizugu.
15. Argazki sesio bat familian
Orain dela zenbat ez duzuela familian argazki bat ateratzen?, aitzakia perfektua da oroipen polita gordetzeko. Santa Clausen txanoak, Gabonetako girlandak, Gabonetako zuhaitz bat zaretela itxurak egin… Gainera familiako tradizio bat bezala ezartzen baduzue, urte batzuen buruan oso dibertigarria izango da ikustea nola aldatu zareten.
16. Opari sinbolikoa (klariona, artilea…)
Pakete bat sortu dezakegu klariona, artilea eta egunkari ebakin batzuekin eta umeak joko bat asmatu beharko du bere irudimena lehertzen utziz. Seguru emaitzak ustekabean harrapatzen zaituztela.
17. Gabonetako kontzertu bat egin edo batera joan
Instrumentu batzuk inprobisatu dezakezue kaxa, bote eta botilekin eta zuen zain artistikoa aske utzi edo egun hauetan dauden Gabonetako kontzertu askotako batera joan.
18. Gaztainak erretzea
Gaztainen garaia da, nork egin dezake kontra gaztaina erre berri beroei?… uhmmm
19. Gabonetako argiak eta erakusleihoak ikustera irten
Baldin badago garai bat hiriak oso politak daudenak hori Gabonak dira, bide bat pentsatu dezakezue eta argi eta erakusleiho politenak ikusi. Ideia on bat da argazki kamera eramatea eta umeek gehien gustatzen zaizkienei ateratzea eta hauek gure Gabonetako egunerokoan sartu.
20. Olentzero, Santa Claus, Erregeei… marrazki bat egin
Guretzat opariz kargatuta datozenez, zergatik ez egin haiei bat, seguru zoratzen direla 😉
21. Behatzekin margotu
Ze umeri ez zaio gustatzen zikintzea? Behatzekin margotzea plazer bat da eta gero purpurina gehitzen badiogu…
22. Jostailuak edota arropa ematea
Hobeto sentiarazi ahal dizuna besteengatik zerbait egitea da, eta Gabonak solidaritatearen garaia da. Aukeratu txikiekin jada balio ez dien eta egoera onean dauden jostailu eta arropak eta erakunde batera eraman.
23. Olentzeroren desfilea ikustera joan (Euskal Herria) edo Santa Claus, Erregeei… eskutitza entregatzera joan
Olentzero pertsonan ikustera joan ahal zarete Euskal Herrian bizi bazarete edo Santa Claus edo Errege Magoen morroiak dauden puntu batera joan zaitezkete zuen eskutitzak pertsonan entregatzera edo bakarrik agurtzera.
24. Olentzero edo Santa Clauserentzako mokadu bat prestatu
Gehien lan duten gaua da eta gure nahiak betetzen dutenez gero, haiei mokadu bat uztea da gutxienezkoa ezta?
Espero dugu ideiak gustatu izana eta aurrera eramaten animatzen bazara, hauek zein okurritzen zaizkizun beste batzuk, izugarri gustatuko litzaiguke gurekin partekatzea iruzkinen bidez edo sare sozialetan #edikeusadviento hashtag-a erabiliz.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28