Inoiz ez falta behar ez lukeen aktibitateetako bat eskulanak egitea da, horregatik aste honetan joko asko ematen duen eta oso erraza den eskulan bat ekartzen dizuegu; ikusgarri eta dibertigarria den imanezko arrantza jokoa.
Materialak
- Kolorezko feltroak
- Begiak
- Errotulatzaile
- Makilatxoak
- Soka
- Imanak
- Silikona beroa
- Itsasoko animalien txantiloiak (deskargagarria)
Aukerazkoa: material betegarria: kotoia, bilgarri-materiala…
Gure jokoa gordetzeko:
- Kaxa bat
- Kutxa forratzeko feltroa
- Apaintzeko eranskailuak
Elaborazioa
- Artikulu honen amaieran deskargatu dezakezun txantiloiak erabiliz animali bakoitzaren gorputzen 2 silueta berdin egin.
- Txantiloiak erabiliz ere gorputzeko beste xehetasunak moztuko ditugu: hankak, hegalak…
- Bi silueten artean imana jarriko dugu, nik silikona bero pixka batekin jartzen dut mugi ez eror ez dadin. Nahi baduzu material betegarria sartu dezakezu bolumen apur bat emateko.
- Animaliaren hanka edo hegalak bi parteen artean jarri eta itsatsi.
- Apaindu eta xehetasunak egiten ditugu.
Kanabera egiteko:
- Soka zati bat mozten dugu.
- Makilatxoan soka korapilatzen dugu eta silikona pixka batekin itsasten dugu.
- Bi feltro borobil mozten ditugu.
- Bien artean imana eta libre dagoen sokaren punta jartzen dugu eta silikona apur batekin finkatzen dugu.
- Borobil biak itsasten ditugu.
Arrainontzi kutxa bat egin dezakezu feltro urdinez forratuz eta eranskailuekin apainduz.
Baina irudi batek mila hitz baino gehiago balio duenez, hurrengo bideoan gure jokoa nola sortu dugun erakusten dizugu:
Gure txantiloiak hemendik deskargatu ditzakezu:
Eskulan hau egitera animatzen bazara asko gustatuko litzaiguke zure emaitzak gurekin partekatzea sare sozialen bitartez gu etiketatuz.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28