Bukatu dira udako oporrak eta atzean geratu ziren bai guraso eta bai umeentzako lasaitasun eta ardurarik gabeko egun horiek. Gainera jada klaseak hasi dira eta horrekin batera eguneroko ohikeria hasi da, ordutegiak, etxeko lanak, eskolaz kanpoko ekintzak eta abar luze batekin. Azkenean gure txikiek nagusiok bezala ere sufritzen dute “opor osteko sindromea”.
Etapa honek egun batzuetatik aste gutxi batzuetara iraun dezake (denbora gehiago irauten badu aditu batengana eraman) eta ohiko sintomak nekea, jateko gogo eza, tristura, suminkortasun, lotarako arazoak eta kontzentrazio falta klasean.
Eta zer egin dezakegu guk “errealitate” honetako buelta hobetzen ahalegintzeko?
- Ordutegiaren zorrotzagoa izan ohitzen joateko. Asteburuetan ere antzeko ordutegi bat izatea mantendu.
- Ez utzi azken momenturako prestaketak eta haiek ere parte hartzea eskatu; liburuei estalkia jarri, motxila eta estutxea prestatu…
- Konfiantza eta laguntasuna eman. Hasiko duten erronka berri bat da eta duda gabe gaindituko dutela ikusi behar zaie.
- Jarrera positibo bat izan eta eguneroko ohikeriara bueltatzeak duen onena bilatu. Nori ez zaio gustatzen oporretan egotea? Baina egunerokoak ere bere alde ona du; lagunekin berriz egon edo berriak egin, gauza berriak ikasi…
- Eta aurreko puntuarekin batera: Gure jarrera kontutan hartu. Gu ere positibo mantendu behar gara aurkakoa ez helarazteko (azkenean honek gure bueltarako ere balioko du 😉 )
Gogoratu, azkenean oporraldi on batzuekin ongi pasatzeko lehenengo eguneroko ohikeria “sufritu” beharko dugu ondoren aldaketa hori ahaztezina izateko 🙂
Bestetik, aste honetan 4 aktibitate prestatu dizugu eskolako buelta errazagoa izateko organizatzen eta materiala prestatzen lagunduz.
Bullet Journal sistemarekin zure burua zelan antolatu eta emankorragoa izatera irakatsi genizun koaderno eta boligrafo bat erabiliz.
Nork ez ditu arazoak izan estalki itsaskorrak erabiltzeko orduan? Tutorial txiki honetan liburuei estalkia jartzen erakusten dizugu burbuila gogaikarri horiek gabe.
Ikasturte hasieran eskolarako material berriak erostea tokatzen da… baina, zer iruditzen zaizu material hauek pertsonalizatzea zuk eginda eta txikiekin denbora ondo igarotzea? Hurrengo bideoetan estutxeak josi gabe eta borragoma polit batzuk nola egin azaltzen dugu.
Bideo hauek gustatu bazaizkizu ez ahaztu gure YouTube kanalera harpidetzea hurrengoak ez galtzeko.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28