Azken aldi honetan asko (gehiegi) entzuten ari den hitz bat da ziberjazarpena edo ciberbullying-a.
Askok, gaur arte, bullying edo jazarpena entzungo zenuten agian, baina teknologia aurrera doan heinean eskolan edo kalean ematen den jazarpenari lekua kenduko dio birtualki egiten denak.
Zer da bullying-a?
Pertsona batek edo pertsona talde batek beste bati egiten dion jazarpen fisiko eta/edo emozionala da, denboran zehar irauten duena. Pertsona hau bortizkeria eta indarkeria erabiliz tratatzen dute, beldurtu edo zigortzeko eta eraso eta/edo burlak behin eta berriz ematen dira. Biktima sozialki eskluitzera eraman dezake.
Eta ziberjazarpena?
“Ziberjazarpena denboran zehar iraupena duen eta medio digitalak erabilita, erasotzaile batek edo erasotzaile talde matek biktima bati nahita egindako mina da” (red.es)
-
-
- MINA: biktimaren autoestimuak, duintasun pertsonalak eta gizartean duen lekuak zauriak jasango dituzte, estres emozionala, psikologikoki gaizki sentitzea eta gizartean bazterketa sentituz.
- NAHITA: egindako akzioak nahita egindakoak dira. Mina egiteko edo ez egiteko helburuarekin.
- IRAUPENA: denboran zehar behin eta berriz egiten denez, ez da zerbait aislatua, portaera patroi bati jarraitzen dio.
- MEDIO DIGITALAK: jazarpena ordenagailu, mugikor edo beste gailu digitaletatik egiten da.
-
Jazarpena eta ziberjazarpena modu oso desberdinean ematen dira. Jatorria, abordatzeko estrategia eta ondorioak oso desberdinak dira.
Ziber-jazarpenean erabili daitezke: posta-elektronikoa, mugikorreko zerbitzuak, sare sozialak, blogak, bat-bateko mezularitza, txat-ak…
Pertsona bati (edo talde bati) buruzko egiazko zein gezurrezko datuak hedatzen dira, honi (edo hauei) mina egiteko helburuarekin. Informazioa, irudizkoa, ahotsezko edo bideo bidezkoa izan daiteke.
Anonimatuak, egindako mina zuzenean eta berehala ez sumatzeak eta sarean existitzen ez diren rol-ak erabiltzeak, ziber-jazarpena benetako arazo bihurtu dute. Delitu bihurtzeraino.
ESKULIBURUAK:
Guía – Privacidad y Seguridad en Internet
Guíales en Internet. Ayúdales a construir su futuro
Enseñales a Ser Legales en Internet
Sé legal en Internet. Guía para jóvenes.
No te Enredes en Internet. Guía para jóvenes.
NOLA BABESTU ZURE PRIBATUTASUNA – GIDA DIDAKTIKOA
Zure erabakia
Guía sobre adolescencia y sexting
Guía ciberbullying-prevenir y actuar
Guia_Ciberacoso_Profesionales_Salud_FBlanco
Guia_Ciberacoso_Profesionales_Salud_Herramientas_Consulta_FB
BALIABIDEAK:
Agencia Vasca de Protección de Datos
Interesantes vídeos para realizar con los niños
Videotutoriales
GAZTEAUKERA – Portal de la juventud en Euskadi
AGENCIA ESPAÑOLA DE PROTECCIÓN DE DATOS
OFICINA DE SEGURIDAD DEL INTERNAUTA DEL INSTITUTO NACIONAL DE CIBERSEGURIDAD
Red.es
HAURREKIN LANTZEKO:
Nico-ren bidaia:
Nico errotulagailuz margotutako monigote bat da, pajarita bat, kapela eta maletin bat ditu. Otsailaren 28an hasi zen bere zabaltzea whatsapp, sare-sozial eta bestelako medio digitaletan… Bere ondoan testu hau zeukan idatzia:
“Una profe está haciendo un experimento con sus alumnos de 3º de ESO para que tomen conciencia de la rapidez con la que se difunden las imágenes sin poder controlarlas”, Torrejongo Esmeralda Reviriego da irakasle hau.
Egun bakar bat ez zen pasatu eta mundu osoan zabaldu zen, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak ere elkarbanatu zuen beraien twitter-eko kontuetan. Kolonbiako poliziak ere elkarbanatu zuen. Esperimentu honekin, irakasle honek beraien ikasleei adierazi nahi ziena zera da, kontuz ibili behar dela sare-sozial edo Interneten jartzen dugunarekin, honen zabalkundea berehalakoa eta ikaragarria izan daitekeelako.
IKUSTEKO:
Amanda Todd Canadá; 27 de noviembre de 1996-ibídem, 10 de octubre de 2012)

- Gurasoei gutuna - 2017/12/08
- Eskolara buelta: Egokitzapena - 2017/08/31
- Udan ere etxerako lanak? - 2017/07/20
- Ziberjazarpena. Nola antzeman dezakegu? - 2017/06/14
- Biolentzia mota berria: Ziberjazarpena - 2017/05/04