Gaur joko didaktiko baten azterketa ekartzen dizugu; Brain box ABC, oso joko dibertigarria txikiekin ingeleseko hiztegia, beraien arreta eta oroimena lantzeko egokia.
Ondorengo osagaia ekartzen ditu oso kutxa txukun batean:
- 55 txartela, alde batetik marrazkiak dituena eta beste aldean 6 galderak
- 10 segundo neurtzeko arezko erloju bat
- Dado bat
Jokoaren dinamika oso sinplea da, dagokion jokalariak txartel bat hartu behar du eta 10 segundotan buruz ikasten saiatu behar da, behin denbora bukatuta txartelari buelta eman txartelak ekartzen dituen 6 galderak bistaratzeko, dado jaurti eta dagokion galdera irakurri. Jokalariak galdera ondo erantzuten badu txartelarekin geratzen da, eta ez badu asmatzen beste txartelekin uzten ditu hurrengorako, horrela txartela guztiekin bukatu arte. Azkenean txartel gehiago lortu duenak irabazten du.
Bideo honetan erakusten dizugu detailean:
Ikusten duzunez oso txartel koloretsuak, marrazki sinple eta erakargarriekin dator, materialak kalitate onekoak dira eta jokoaren tamaina ez da oso handia (37zm x 25zm x 14zm) horregatik bidaietan eramateko oso egokia da.
Hau jokoaren bertsio bat baino ez da, bertsio asko aurkitu ditzakezulako merkatuan (30 baino gehiago), gai ezberdinei buruzkoak eta batzuk baita gazteleraz ere:
Joku fisikoaz gain, online ere jokatzeko aukera daukazu beraien webgunean: http://www.brainbox.co.uk/ bertan online jokatzeaz gain, beste joko eta informazio interesgarria aurkitu ditzakezu.
Adina: | 4 urtetik aurrera |
Hizkuntza: | Ingelesa (gaztelerazko argibideekin eskuragarri) |
Zer lantzen dugu: | hiztegia, arreta eta oroimena |
Prezioa: | 16,80 € |
Non Erosi: | Amazon |
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27