Urte guztietan berdina gertatzen da, kurtsoa hasten da eta zure burua antolatzen hastea proposatzen duzu, horretarako data hauetako eskolarako material guztien artean zure beharrizanetara egokitzen den agenda bat bilatuta hilabete bat barru konturatzen zara zure beharrizan guztietarako ez dela egokitzen eta kasu onenean liburutzar batekin bukatzen duzu post-it, paper eta beste ohartxoekin batzuekin beteta, organizazioa kaos total bat bihurtuz eta produktiboa ez izanik.
Kasu honetan islatua ikusi bazara gaur irtenbide bat dakarkizugu, lagundu ahal dizun eta behar duzun guztirako egokituko den organizazio metodo bateri buruz hitz egingo dizugu: Bullet Journal, organizazio metodo pertsonal eta iraultzaile hau Ryder Caroll diseinatzaile estatubatuarrak sortu zuen eta oso erraza eta guztiz neurrira egin daitekeenez edozein pertsonetara moldatzen da, edozein aktibitate izanik.
Metodo honen gakoa agenda zehatzik behar ez duzula da, koaderno soil eta boligrafo batekin hasi zaitezke, ez duzu data konkretu bateri itxaron behar (iraila edo urtarrila), gaur bertan hasi dezakezu nahi baduzu eta hain da sistema malgua dena organizatu dezakezula leku berean: ekitaldiak, zereginak, proiektuak, egiaztatze zerrendak, jarraipenak, zirriborroak… eta ikusiko duzun moduan oso erraza inplementatzeko orduan.
Bullet Journal batek izan behar dituen elementu minimoak azalduko dizugu:
- Hasteko orrialdeak zenbakituta izan behar dituzu, aukeratu duzun koadernoak berez orrikatzerik ez badu eskuz egin dezakezu. Hau oso garrantzitsua da dena ordenatuta izateko eta aurrerago informazioa aurkitzeko.
- Indizea: Sistemaren gakoa da, honek gidatuko gaitu agendako edukian zehar, bertan apuntatuko ditugu sortzen goazen erregistro edo bilduma bakoitza. Erreserbatu bi edo hiru orrialde indizearentzat.
- Future log (Etorkizuneko erregistroa): 6 hilabeteko bistako erregistroa da. Bi orrialdeetan sortzen da 6 ataletan bananduz, bakoitza datozen hilabetetarako non antolatutako ekitaldi edo ataza garrantzitsuenak apuntatzeko.
- Monthly log (Hilabeteko erregistro edo egunerokoa): monthly logerako bi orrialde erabiltzen dira, lehenengoan hilabeteko egun guztien zerrenda egiten da eta egun horietako ohar edo hitzordu garrantzitsuenak idazten dira eta beste orrian data konkreturik ez duten baina hilabete horretan egin beharreko helburu, ekitaldi edo atazak apuntatzen dira.
- Daily log (Eguneko erregistroa): egin beharko ditugun atazak planifikatzen joango gara, ideia da aurreko egunean edo egun horretako lehen orduan egin behar duzuna planifikatzea da eta egunaren amaieran egin eta egin ez denaren balantzea egitea. Printzipioz egunak ez dute leku finkorik, egunero sortzen joango zara hurrengorako behar duzun espazioa hartuz, forma honetan ez duzu koadernoko espazioak alferrik galduko.
- Gakoa: Ikur desberdinak erabiliko ditugu burutuko ditugun ataza edo ekitaldien ebaluazioa egiteko. Egileak hurrengoak proposatzen ditu baina zure beharrizanetara egokitu ditzakezu gehitu edo kenduz eta kolore kodeak erabiliz.
- Ekitaldietarako zirkuluak.
- X burututako atazentzat.
- > egun baten ataza bat bete ez badugu ikur honekin beste egun batera migratuko dugula adieraziko dugu.
- < ataza beste egun batetik badator ikur hau erabiliko dugu eta aurreko egunetatik (pluralean) badator << * ataza garrantzitsuentzako.
- ! iradokizunetarako.
- Begi bat zerbait aztertu edo bilatu behar badugu.
Ataza hauen ebaluazioa ikurren kodearekin batera produktiboagoak izaten lagunduko gaitu eta asko gehiago organizatzen ideia argiago bat emango gaituelako non galtzen dugun denbora eta zeintzuk izan behar diren gure lehentasunak.
Oraindik ez duzu argi ikusten? Bideo honetan erakusten dizugu nola hasi oinarrizko Bullet Journal batekin koaderno xume bat erabiliz, zerotik hasita ikusi dezazun ze erraza eta azkarra den.
Hemendik aurrera nahi dituzun “bildumak” sortu ditzakezu: gai zerrendak, eguneko errutinak, ikusi edo irakurri nahi dituzun serie edo liburuak, urteko egutegia… Zure Bullet Journaleko edozein tokitan eta momentuan sortu ditzakezu, behin sortuta bere orrialdea Indizean markatu behar duzu eta beti izango dituzu aurkitzeko moduan.
Interneten iraultza den metodo honen egilearen bideo bat ere uzten dizugu.
Organizazio metodo honek jende asko paperera bueltatzea egiten ari da eta kasu batzuetan maila guztiz artistikora.
Probatzen animatzen bazara hemen duzu Pinteresteko ohol bat inspiratzeko.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28