Urte berri bat hasi dugu, berarekin batera urteko gure helburu on eta berriak datoz eta hauen artean produktiboagoa izatea eta gehiago organizatzea izaten da. Gaur hain zuen ere honi buruz hitz egingo dugu, nola izan produktiboagoak eta hobeto antolatzen jakin Bullet Journal metodoari esker.
Aurretik jada hitz egin dugu metodo hori buruz oinarrizko kontzeptuak azalduz, artikulu hori irakurri gabe baduzu oraingoarekin jarraitu aurretik irakurtzea gonbidatzen zaitut.
Metodo hau martxan jartzeko orduan pertsona asko bi oztoporekin aurkitzen dira hau haientzako ez dela pentsarazi egiten diena eta ahalegindu ere ez direnak egiten. Alde batetik oinarrizko kontzeptuak ezagutuz zerbait mugatua dela eta ez dutenak argi ikusten beraien beharrizanetara egokitzen direla. Hau ez da horrela ze metodo hau oso malgua da eta behin bere funtzionamendua ulertuta nahi diren aldaketak egin daitezke, aurrerago ikusiko duzun bezala, eguneroko aktibitateetara egokitzeko.
Beste aldetik, interneten sistema honi buruzko informazio eta inspirazioa aurkitzerakoan oso artistiko (eta konplexuak) diren, marrazki askorekin, lettering ikaragarria eta hainbeste elementu dituzten Bullet Journalak aurkitzen ditugu eta guretzat hau ez dela pentsarazten digu, horrelako zerbait egitea denbora asko eramango gaituela, guri ez zaigula marraztea ondo ematen, denbora galtze bat dela… Ba berri ona hauxe da: ez da beharrezkoa arte lan bat izatea Bullet Journal bat erabilgarri izateko, garrantzitsuena planifikazioa da eta parte estatikoa aurreztu dezakezu zure BuJo era minimalismo maximora eramanez. Pentsatu ZURE agenda pertsonala dela, ez duzula zertan publiko egin behar eta momenturen baten zerbait zirriborratu behar baduzu arazo gabe egin dezakezula ze horrek ez dio produktibitaterik kenduko.
Artikulu honetan hesi bi horiek apurtu nahi ditugu gomendio eta ideia batzuk emanez zure Bullet Journal modu erraz eta zure beharrizanetara begira egokitzen joateko.
Metodoa behar adina malgua da beharrizan bakoitzetara egokitzeko, ez dago jarraitu beharreko araurik, zuk duzu zure agendaren kontrol guztia eta zu izango zara momentu oro ze forma emango dion erabakiko duena, eta onena da aldaketak sartzen joango ahalko zarela une oro txantiloiak eta orrialde bakoitzaren konfigurazioa moldatuz; asteko bista behar baduzu egunerokoa izan beharrekoan gehitzen duzu, egiaztapen zerrenda bat erabiliko baduzu sortzen duzu…
Gainera, ez duzu trebetasun artistikorik izan behar Bullet Journal batekin hasteko, nahiz eta sarea doodle, kolore, pegatina, etabarrekin betetako agendekin egon, ez duzu guzti hau behar, zure agenda zuk behar duzun bezalako minimalista edo koloretsu eta edukietan kargatua izan daiteke.
Zure Bullet-a hasterako orduan hauek dira gure gomendioak:
Sinplifikatu
Gero eta agenda sinpleagoa egin errazagoa izango zaizu mantentzea, baina noski, apaintzea motibatzen bazaizu egin dezakezu, baina hau ez dadila baldintzatzaile bat izan, kontutan izan organizatzeko sistema bat dela produktiboagoa izateko, ondorioz koloreak eta marrazkiak ez dira garrantzizkoenak baizik eta planifikazio sistema bera. Ez zaitzala beldurrik eman zirriborroak egitea erratzen bazara, agenda zurea da. Lanerako tresna bat da eta ez horman zintzilikatuko eta erakutsiko duzun koadro bat.
Errutina bat sortu
Egunero tarte bat erreserbatu hausnartzeko eta planifikatzeko, gauean ohera joan aurretik edo goizean lehen kafearekin izan daiteke, edozein kasutan ere, hartu denbora bat markatu dituzun helburuei buruz hausnartzeko eta ze bide jarraituko duzun ikusteko, honek zure atazak argiago izaten, lehentasunak ematen eta produktiboagoa izaten lagunduko dizu.
Esperimentatu eta ez eduki beldurrik aldaketei
Zerbaitek funtzionatzen duen jakiteko modua frogatzea eta esperimentatzea da, hau da metodo honen puntu indartsuenetako bat, behar bezain malgua izatea gauza berriak frogatu ahal izateko egin ahala. Ikusten baduzu proposatutako modua zurekin ez doala, ez dizula funtzionatzen, beste konfigurazio berri batzuk egin ditzakezu, bilduma berriak, egiaztapen zerrendak… zeintzuk funtzionatzen duten ikusi, ez dutenak egiten alde batera utziz, eguneroko bistako konfigurazio berriak frogatu, astekoak…
Helburuak ezarri
Asteko, pentsatu zein izango den Bullet Journal-arekin lortu nahi duzun helburu nagusia, nire ustez hau da oinarrizkoena edozein gauza planifikatzeko orduan, zehaztu helburuak eta ez geratu hor, baizik eta beharrezko zereginak definitzea haietara heltzeko.
Emaitzak neurtu
Zerbait funtzionatzen duen jakiteko ez dago modu hobeagorik emaitzak neurtzea baino, analizatu benetan zure sistema funtzionatzen ari den eta zerbait eraginkorra ez bada aldatzea. Hurrengo artikuluetan hitz egingo dugun tracker-ak edo segimendu sistemak oso erabilgarriak dira hau egiteko.
Behar duzunean bakarrik erabili
Ez zaitez behartua sentitu erabiltzera behar ez duzunean; bi astetako oporrak hartzen badituzu eta planifikaziorik behar ez baduzu, ez baduzu zerbaiten kontrola eraman behar, etab. aparkatuta utzi dezakezu zure eguneroko errutinara itzuli arte. Sistema honek agenda tradizionalarik alderatuta gauza on bat du eta ez duzula orrialde zuririk utziko da, ze zure beharren arabera sortzen joango bai zarelako.
Inspiratu
Sarean (Pinterest, Youtube, Instagram…) pertsona ugari aurkitu ditzakezu haien agendak partekatzen dituztenak eta inspirazio bezala balio dizutenak. Nahiz eta besteei funtzionatzen diena zuri zertan ez balio agian ideia batzuk hartu ditzakezu eta zure bilduma, orrialde konfigurazio, etab. propioak sortzeko balio ahalko dizute.
Hain zuzen ere inspiratu zaitezen bideo bat uzten dizugu erakutsiz metodoaren filosofia originala jarraituz eta aldaketa txiki batzuk eginez gure beharrizan eta bizimodura egokitu daitekeen.
Azkenik, metodo honen inguruan edozein zalantza baduzu, gehiago jakin nahi baduzu, zerbait konkretuari buruz hitz egin nahi baduzu edo beste barik zure esperientzia kontatu nahi badiguzu, idatziguzu iruzkinetan eta pozik erantzungo dizugu.
- Zelan planifikatu asteko menua Bullet Journal erabiliz - 2018/02/07
- 8 aholku kurtso honetan gure helburuak betetzeko + inprimakiak - 2017/09/12
- Arrantza jokoa imanekin - 2017/07/27
- Zer kolorekoa da haragi kolorea? - 2017/03/30
- Egokitu Bullet Journal metodoa zure beharrizanetara - 2017/01/12
- Abendualdiko egutegia – erabilpen didaktikoak - 2016/11/22
- Berriro eskolara! - 2016/09/16
- Bullet Journal: antola zaitez! - 2016/09/12
- Fruta dibertigarria - 2016/08/11
- Motoreak berotzen - 2015/06/28