Orain dela aste batzuk Itxarok jazarpen modu berri bati buruz hitz egin zigun; ziberbulling edo ziberjazarpena, non azken urteetan indarra hartu duen komunikazioa eta bere zabalkundean laguntzen duten tresnen erabileragatik, sare sozialen kasu.
Dudarik gabe, inor ez dago sare hauen bidez erasotuta izateaz salbu, besteak beste ez delako erraza beste batzuek zer publikatzen duten kontrolatzea, baina beraiei eta beraien funtzionamenduari buruzko ezagutza on bat edukitzeak, babestuagoa egoten eta arriskuak murrizten lagunduko digu. Eta dudarik gabe ezaguera hau gakoa da gure seme-alaba edota ikasleei beraien erabileran gidatzeko.
Adin tarte oso zabalean gehien erabiltzen den sare soziala Facebook da, arraroa da profil bat irekita ez duen norbait aurkitzea, baina bere erabilera baldintzak argi dituzu? Eta, pribatutasun konfigurazioa ikuskatzen ohi duzu?
Artikulu honetan Facebook erabiltzean kontutan izan behar dituzun segurtasun eta pribatutasun alderdien oinarrizko gida bat emango dizut.
Baina aldez aurretik, Facebook-eko kasua izan daitekeen bezala oso garrantzitsua den zerbait ulertzea nahi dut Interneten “doako” zerbitzu edo produktu bat erabiltzeko orduan;
zerbitzua doakoa bada, honek esan nahi du produktua zu zarela
hau da, zerbitzu edo produktu horren negozioa bere erabileratik ematen dizkiozun datuetan oinarritzen da. Sare sozialetan mugitzeko eta erlazionatzeko duzun era oso informazio baliotsua da zeren honek zure gustuak, lehentasunak, duzun bizimodua eta erlazionatzen zaren ingurukoenak ere zehazten dituen.Informazio guzti hau urrea da enpresentzako beraien produktu edo zerbitzuak saltzeko orduan, alde batetik beraien produktuak edo zerbitzuak ondo funtzionatuko dutenei buruzko informazioa ematen dietelako eta beste aldetik publizitate kanpainetan beraiek nahi duten balizko berezoengan heltzea ahalbideratzen du, publikoa oso era zehatzean segmentatuz.
Informazio guzti horrek merkatu-azterketa oso zehatz eta fidagarriak egitea baimentzen diete.
Hauxe da, hain zuzen ere, Facebookeko indargunea, marketing digial mailan oso tresna ahaltsua da oso merkatu-hobi zehatzetara heltzeko eta publizitate kanpaina bat martxan jartzeko orduan ematen duen segmentazio ahalmen handi horrek oso emaitza onak ematen ditu oso kostu txiki eta kontrolatu batengatik.
Hau guztia kontuan izanik eta jakinda gure informazio pertsonal guztia, askotan asko baloratzen ez dugun hori, urrea dela, edozein sare soziala erabiltzerako orduan beti kontzienteak izan beharko genuke partekatzen dugunarekin, zelan eta norekin.
Oso barneratuta daukagu doako gauzak onartzea, benetan kontziente izan barik zer ematen ari garen horren truke. Askotan informazio pertsonal pilo bat partekatzen dugu inongo kezkarik gabe, sortzen eta bikoizten dugu, mezuaren irismena era ikaragarri eta ustekabekoan anplifikatzeko ahalmena duen ingurune batean.
Bestalde kontutan izan behar dugu behin zerbait argitaratzen dugunean oso zaila izango dela bere irismena kontrolatzea edo desagerraraztea, zeren sareko informazioa sinetsi ohi duguna baino iraunkorragoa izaten da…
Guzti honekin ez dut zu ikaratzea nahi ezta sare sozialak ez erabiltzeko esan nahi, bakarrik era kontziente batean erabili beharko zenituzkela eta jakinez zeren aurrean jartzen ari zaren. Ondo, baina zer gauza egin behar ditut nire pribatutasuna babesteko eta Facebook era seguruagoan erabiltzeko?
Beno ba hasteko erabilpen baldintzak kontuan izan behar izango zenituzke, bai, altan ematen garenean irakurri gabe onartzen dugun hori, edo aldatzen direnean ikuskatzen ez duguna. Eta zure kontuko configurazioa eta pribatutasun aukerak ikuskatu beharko zenituzke, hurrengo bideoan azaltzen dizudan bezala:
eta doanik gure liburutegitik deskargatu dezakezun gida honetan. Berarekin
- Facebook zelan funtzionatzen duen ulertuko duzu.
- Facebook-ek zure edukia nola kudeatzen duen ikusiko duzu
- Bere erabilpen balditzen puntu garrantzitsuenak jakin eta ulertuko dituzu.
- Zure pribatutasuna konfiguratzen ikasiko duzu.
- Facebook era seguru baten erabiltzen ikasiko duzu.
- Zure kontua hobeto kudeatzen lagunduko dizun trikimailuak jakingo dituzu.
Baina batez ere zure seme-alaba edota ikasleei erabilera zuzen baten gidatzen lagunduko dizu.
Bere barnean, gainera, konfigurazioarekin lagunduko dizun checklist praktiko bat aurkituko duzu.
Eta noski, zalantzaren bat baduzu pozik erantzungo dizut iruzkinetan.
- Neskak eta teknologia - 2018/04/26
- Maker mugimendua - 2018/04/09
- Dordokekin programatzen - 2018/02/27
- Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin - 2018/02/13
- Ipuin bizidunak eta errealitate areagotua - 2018/01/31
- Bits and Bytes, ikasi programatzen karta joku baten bidez - 2018/01/24
- Hello Ruby, programatzeko abentura - 2017/10/03
- Harpidetu beharko zinen Youtubeko 5 + 1 kanal - 2017/08/10
- Zer da pentsaera konputazionala? - 2017/06/30
- Facebook era seguruan erabiltzeko behin betiko gidaliburua - 2017/05/24