Guraso askok, beraien haurrek fruta jan dezaten komeria asko egin behar izaten dituzte. Batzuetan, errazena delako edo, fruta zukuak ematea izaten da aukera…baina, gauza bera ote da fruta zati osoak edo zukua hartzea?
Hona hemen erabakia hartzen lagunduko dizun eta kontuan izan beharko zenukeen hainbat puntu:
-
Zukuek duten zuntz kantitatea fruta zati osoek dutena baino askoz ere txikiagoa da. Laranja baten 100 gramok 2,4gr zuntz badute, 100gr laranja zukuak 0,1gr izango du. Zuntza beharrezkoa da gure gorputzak ondo funtziona dezan.
- Zukuan dagoen fruta batek ez gaitu nahi bezain adina asetuko, elikagai solidoek aldiz bai. Seme-alabek pisu osasuntsua izatea nahiko bagenu, kontuan izateko beste puntu bat da hau.
- Zukuak hartzera ohitzen baditugu, fruta freskoa jateko ohitura galduko dute eta honekin batera, hain garrantzitsua den murtxikatzea ez dute landuko.
- Fruta zukuek azukre kantitate handia izan ohi dute (batez ere ontziratuta daudenak), obesitateaz hartarago, beste ondorioetako bat, gaur egungo haurren hotzetako arazoak dira (kariesak..).
Haur eta nerabeetan obesitatea ekiditeko fruta eta barazkien kantitatea igotzea gomendatu ohi da. Beti ere zuku moduan izan gabe. Zuku asko hartzeak pisu igoera ekar lezake eta. Frutek eta barazkiek duten zuntza galtzen da eta kantitate gehiago kontsumitu dezakegu denbora laburragoan.
Frutak osorik jatearen beste abantaila bat, dituen bitamina eta mineral guztiak aprobetxatuko ditugula da: A,C, B2, B6, B12, folatoa, kaltzioa, burdina eta magnesioa.
Laranja zuku komertziala egiteko modua aztertzen badugu oso argi ikusten da ezberdintasuna:
- Lehenengo C bitamina galera: laranjak jasotzekomoduan.
- Bigarren C bitamina galera: zatiketa eta txikitzea,
zelulen pareten puskatzea.
- Pektinasa* entzimaren gehitzea: zelulen paretetan dauden pektinak puskatzeko, zukua likidoagoa izan dadin.
- Zanpatzea: pulpa barrutik zuku gehiago ateratzeko.
- Filtratzea: pulpa eta likidoa bereizteko.
- Pektinasa gehiago gehitzea: pulpa prezipitatzea ekiditeko.
- Argitzapena: zukua pausatzen utziko da.
- Iragazketa: likidoaren homogeneizazioa.
- Pasteurizazioa: tenperatura altuekin C bitamina galduko da.
- Ontziratzea, banaketa eta almazenean gordetzea: baldintza onak ez badira, bitamina gehiagoren galera ekarriko du.
** Zuku komertzial askotan, prozesua bukatu ondoren bitaminak gehituko dira, batez ere C bitamina.
*Pektina, zelulak osatzen dituen karbohidrato begetal konplexu bat da. Pektinak likidoa xurgatzeko gaitasuna du, gel-ak osatuz. Propietate hau dela eta, marmelada industrietan oso erabilia izaten da. Mikroorganismo ugarik pektinasak sortzen dituzte, pektinak degradatzeko balio duten entzimak. Pektinak pareta begetaletako osagaiak direnez, bere degradazioak begetalen deskonposaketa naturalari laguntzen diote. Zuku industrialak sortzeko garaian, pektina erabat deuseztatu behar da, likidoak mantendu eta bukaerako produktua gaizki ateratzeko aukerak ematen bait ditu. Pektinasek, pektinek duten likidoa askatzea lortzen dute eta modu honetan zuku gehiago atera eta bere kalitatea hobetzea lortuko dute.
- Gurasoei gutuna - 2017/12/08
- Eskolara buelta: Egokitzapena - 2017/08/31
- Udan ere etxerako lanak? - 2017/07/20
- Ziberjazarpena. Nola antzeman dezakegu? - 2017/06/14
- Biolentzia mota berria: Ziberjazarpena - 2017/05/04
- 1-3 urteko haurren nutrizio-beharrak - 2017/03/06
- Origamien mundua. Geometria - 2017/01/19
- Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa - 2016/11/24
- Adimen emozionala bideoen bidez - 2016/10/27
- Matematikak modu dibertigarrian irakatsi: Pentominoak - 2016/09/22