Gaurko artikulua, Itxaro Mendizabalen sinadura badu ere, irakurtzen ari zaren lehenengo hitz hauek ez dira bereak, lehenik eta behin berari buruz eta bere proiektuari buruz hitz egin nahi nizulako nire ikuspegitik.

Durangoko azoka – Liburu aurkezpena
Itxaro unibertsitatean ezagutu nuen, hobeto esanda, unibertsitateko lehenengo egunean eta dagoeneko urtetxo batzuk pasa dira… eta a zer nolako urteak! momentu polit eta dibertigarri asko pasa ditugu elkarrekin baina berarekin ere nire bizitzako momenturik gogorrenetariko batzuk pasa izan ditut, eta gogorrak izan baziren niretzat, pentsa zer izango ziren berarentzat lehenengo pertsonan bizi behar izan baizituen. Hala ere, eta nahiz eta erraza ez izan, gertatu zaizkion ezbehar guztiei aurre egiteko indarra topatu izan du, berak pentsatzen duena baino askoz gogorragoa baita, berez, ezagutzen dudan pertsonarik gogorrena da.
Eta zergatik kontatzen dizut guzti hau?, ba gaur aurkeztu nahi dizudan liburua, liburu bat baino gehiago delako, bere atzean gainditze historio bat dagoelako, oso harro nagoelako bere laguna izateaz eta ikusteaz ezbehar batetatik zelan atera ahal izan duen, gaur aurkeztu nahi dizudan bezalako, hain proiektu polita, eta hemendik nire omenaldi txiki bat egin nahi diodalako.
Eta orain bai, bere hitzekin utziko zaitut, berak kontatuko dizu, zertan datza proiektua zehatz mehatz.
GURASOEI GUTUNA liburua barru-barrutik sortutako ekimen bat da. Duela 19 urte auto-istripuz galdu genituen gurasoei omenaldia egiteko moduan sortu bazen ere, guraso guztiei omenaldia egitea da orain dugun helburuetako bat.
Idazlan lehiaketa batean azken 4 urteetan jasotako gutun sentituenak biltzen ditu. GURASOEI GUTUNA ez da liburu soil bat. Gure ohearen ondoko “mesanotxean” izateko sortu da. Gutun bakoitzak barruak mugitzeko osagaiak ditu eta ez da dena batera irakurri daitekeen horietakoa.
Irakurleari laguntzeko asmoz, gutun bakoitza gaika eta emozioka sailkatu dugu. Sailkapen hau orientagarria da, dugun gogo-aldartearen arabera gutun bakoitzak sentiarazten diguna oso desberdina izan daiteke eta.
Emozio eta sentimenduen lanketa burutzeko material baten aurrean zaude; bakarka aurrena, eta konpainian ondoren, gutunak banan-banan irakurri eta eragiten digutena aztertzera gonbidatu nahi zaitugu. Seme-alabekin, edo ikastetxean ikasleekin, emozioak eta sentimenduak lantzeko ate berri bat ireki berri duzu.
Gutun hauek aukeratzea ez da lan erraza izan, jasota geneuzkan gutun guztiak berriro irakurri ditugu eta. Barruak nahastuta, negar asko eginda, eta egun batzuk pasa ondoren labetik atera berri dagoen material hau zuretzat baliagarria izatea espero dugu, guretzat hala izan da eta.
Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.
Besterik gabe, gozatu, dastatu, ikasi, eta sentitu liburuaren barruan aurkituko duzuna.
Liburua Durangoko azokan topatu ahal izango duzu abenduaren 6tik 10 arte eta baita Ttiklik webgunean ere
LIBURUA EROSI NAHI BADUZU
Egilea: Anitza (ideia: Itxaro Mendizabal)
Argitaletxea: Otzarreta komunikazioa
Ilustrazioak: Josu Maroto
Formatua: azal gogorra
- Gurasoei gutuna - 2017/12/08
- Eskolara buelta: Egokitzapena - 2017/08/31
- Udan ere etxerako lanak? - 2017/07/20
- Ziberjazarpena. Nola antzeman dezakegu? - 2017/06/14
- Biolentzia mota berria: Ziberjazarpena - 2017/05/04
- 1-3 urteko haurren nutrizio-beharrak - 2017/03/06
- Origamien mundua. Geometria - 2017/01/19
- Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa - 2016/11/24
- Adimen emozionala bideoen bidez - 2016/10/27
- Matematikak modu dibertigarrian irakatsi: Pentominoak - 2016/09/22