Sintoma gutxik sortuko duten sukarrak eragiten duen alarma guraso askorengan. Hala ere… benetan kezkatu behar gaituen zerbait da?
Sukarra organismoan sartu diren bakterio eta birusen kontrako mekanismoa da ugal ez daitezen. Beraz lagunak, sukarra ona eta beharrezkoa da, eta gure benetako helburua umean sortu dezaken ondoeza txikiagotzea da, egiten baldin badu.
Sukarra jaisteko erabil daitezkeen bi botika daude: ibuprofenoa eta parazetamola. Oso ezaguna den Dalsy ibuprofenoaren izen komertziala da eta Apiretal parazetamolaren izen komertziala.
¿Zer da hobeagoa: Dalsy -ibuprofeno- edo Apiretal -parazetamola-?
Biak dira analgesikoak (mina kentzen dute) eta antipiretikoa (sukarra txikiagotzen dute). Ibuprofreno gainera antiinflamatorioa da.
Biek balio dute eta eraginkorrak dira sukarra jaisteko. Beraz bata zein bestea aukeratu dezakegu, haurrak 6 hilabete baino gutxiago izan ezean.
Ibuprofenoa, mediku aginduan ezik, 6 hilabete eta 7 kilo baino gehiago dituzten haurretan gomendatutako dago.
6 hilabetetik aurrera da aukeratu dezakegunean. Nahiz eta biak botika seguruak eta pediatrian oso erabiliak izan, ez da ahaztu behar aurkako erreakzioak izan ditzaketela. Ibuprofenoa gastrokaltegarria (urdaila kaltetzen du) izan daiteke eta parazetamola gibela kaltetu dezake. Efektu hauen probabilitatea gutxitzeko, bidezko neurrian dosifikatu behar dira.
Kantitateak bai axola du. Nola jakin dezaket niri seme-alabari eman behar diodan dosia
Errazagoa gerta dakizuen, iBotika-ko fitxak kontsultatu ditzakezue.
Fitxa hauetan modu argi eta grafikoan azaltzen dira haurraren pisuaren araberako (adina ez!) beharrezko dosia. Hauek inprimatzea eta botika-kutxan gordetzea aholkatzen dizuet.
Botika | Dosiaren kalkulua |
---|---|
Ibuprofeno %2 , Dalsy %2, Junifen %2 | Umearen pisua(Kg)/3 = ml 8 orduro |
Adibidez: Pisua: 15 kg ; 15/3=5ml 8 orduro | |
Ibuprofeno %4 , Dalsy %4, Junifen %4 | Umearen pisua(Kg)/6 = ml 8 orduro |
Adibidez: Pisua: 15 kg ; 15/6=2,5ml 8 orduro | |
Parazetamola 100 mg/ml, Apiretal 100 mg/ml | 115 mg kg pisuko 6 orduro edo, 10 mg kg pisuko 4 orduro |
Adibidez: Pisua: 8 kg ; 15mg/kg *8 kg= 120 mg /100 ml = 1,2 ml 6 orduro |
¿IBUPROFENOA %2 edo %4? Bi jarabe desberdin bere kontzentrazioaren arabera
Ibuprofenorako bi jarabe formatu existitzen dira, nahiz eta ezagunena %2 formatukoa izan. %4ko ibuprofenoak botika bikoitza dauka bolumen berdinean eta erdia hartu behar da. Begi bistakoa dela ematen du, baina ez dago soberan gogoratzea izualdiak saihesteko. Kontzentratutako formatua jarabeko kantitatea (bolumena) txikiagotzeko gomendatzen da.
Adibidez: 30 kg-ko umea.
Ibuprofeno 2%:30kg/3: 10 ml 8 orduro
Ibuprofeno 4%: 30kg/6: 5 ml 8 orduro
“Beheranzko” bolumena estutzea interesgarria da ontziaren iraunkortasuna maximizatzeko, eta baita hainbeste azukre irenstea ekiditeko. Eta zeren botikekin, gogoratu, GUTXIAGO GEHIAGO da.
Apiretal, tanta-kontagailuaz edo xiringaz?
3 urte baino gutxiagoko umeetan, ahozko soluzio gomendatzen da 15 eta 30ml-ko ontziak dakarren tanta-kontagailu tapoiarekin, eta tantetan (4mg/tanta) nahiz ml-tan dosifikatzea ahalbidetzen duen.
Adibidiez: Pisua: 8 kg ; 15mg/kg*8 kg= 120 mg /100 ml = 1,2 ml (120 mg) 6 orduro edo 120 mg= 30 tanta
Sukarra jaisten ez denean, ibuprofenoa eta parazetamola txandakatu daiteke?
Nahiz eta oso hedatutako praktika izan, ez dago bermatu daitekeen ziurtasun nahikorik eta gainera nahasketara eraman dezake.
Gainera, gogoratu behar da helburua egoera orokorraren hobekuntza dela eta ez sukarraren desagertzea. Askotan sukarra ez da guztiz desagertuko, baina umea hobeto sentiarazten bada, gure helburua lortuko dugu.
Ze zapore dute Dalsy- ibuprofeno- eta Apiretal-parazetamolak-?
Formula garapenean eta galenikoagatik, parazetamola desatsegina da. Ez da gure haurra apetatsu edo gourmet txiki bat dela, parazetamola definizioz apur bat mingotsa da eta nahiz eta aromatizatzaileak bota zaporea ona emateko, zapore hori ez da oso lortua.
Hemen gelditzen naiz gogoeta bat egiteko: Zapore hain mingotsa erabilgarria izan daiteke segurtasunari begira (gogoratu botikei buruz hitz egiten ari garela, beharragatik hartzen dela eta ez gozoa delako). Mingotsa izatea nahi gabeko intoxikazioak ekiditeko balio dezake (umeek dena ahora eramaten dute!). Nahiz eta pediatrian intoxikazioak oso gutxi izan, parazetamola kausa nagusia izan ohi da eta hilgarria izan daiteke (100-150 mg/kg dosiak).
“Ze zapore du?” galderari erantzunez eta ibuprofenoko jarabeak probatuz hau esan ahal dizuet:
- Dalsy %2 laranja zaporea eta Dalsy %4 marrubi zaporea
- Junifen %2 laranja zaporea eta Junifen %4 marrubi zaporea
- Pirexin EFG %2 y %4 marrubi zaporea
- Ibuprofeno Normon %2 mertxika zaporea
- Ibuprofeno Normon %4 mertxika zaporea
Eta bai, Dalsy segurua izaten jarraitzen du nahiz eta koloragarria izan
FACUAk Dalsy %2 prospektua eguneratzeko oharra bidali zuen kolore hori-laranja (E-110) koloregarriaren kontzentrazioa agertzeko. Kantitate handietan kontsumitutako koloragarriak umeen arreta eta psikomotorrean eragin dezakete. Hala ere, farmaziako blogean argitzen nuen bezala, Dalsy eraginkorra eta segurua izaten jarraitzen du ze jarabean dagoen kantitatea baimendutako mugen barruan bai dago.
Eta guzti honekin, sukarrak oraindik ikaratzen bazaitu:
AEPAP-aren sukarraren dekalogoa.
- Zelan kendu zorriak behin betiko - 2017/09/19
- Nola babestu udan umeen azala - 2017/07/13
- Zer nolako eragina du tabakismo pasiboak gure txikien osasunean? - 2017/05/31
- Esne artifizialak - 2017/03/16
- Ibuprofeno eta Parazetamola pediatrian - 2017/01/26
- Diabetesa haurtzaroan - 2016/11/11