Jaiotzean, ikusmena da zentzumen guztietatik gutxien garatu duguna. Honen eboluzioa aldiz, bizitzaren lehenengo asteetan ematen da era oso azkar batean. Ez gara “ikusten” jaiotzen, baizik eta “ikusten ikasteko gaitasunarekin”. Heldutasun bisualak, garapen neuronal eta motrizitatearekin lotura estua du.

Zentzumen bisualaren garapenean, hazkuntzak eta ingurumenarekiko esperientzia ezberdinek eragin zuzena dute umearengan. Horrela, umea, bere autonomia eta zentzumenak garatzen doan heinean, bere garapen bisuala ere bilakatzen eta egokitzen joango da, hau da, umeak bere inguruko baldintzei erreparatuz ikasten du ikusten.

Guzti honek, zentzumen bisualaren garapen biologikoarekin lotura du eta ume bakoitzak bere erritmoa eta kapazitatea izango du hazten doan heinean. Hala ere, zentzumen bisuala, beste zentzumenen modura, arlo artistikoan ere garatu daiteke.

Ariketa desberdin eta dibertigarri batzuei esker, umeei euren begirada arlo artistiko batean hezteko modua irakatsi ahal diegu, horrela irudi izugarriak sortzeko gai izango dira; argazkilaritza adibidez.

Collage bat sortu:

Izugarrizko tresna da, ez bakarrik umeek irudi berriak sortzeko beste irudien zatiak erabiliz libreki, baita, zeharka, irudi ezberdin asko bistaratzeko ere eta beraiengandik arreta gehien deitzen dizkien xehetasunetan erreparatzeko eta beraien lanerako baliagarriak direnak hautatzeko. Horrela, irudi berria sortzeaz gain, argazki ezberdinak aztertzea eta aukeratzea lortuko dugu ariketa dibertigarri bat egiten duten bitartean.

Komikien irakurketa:

Ez du axola umeak irakurtzen dakien edo ez. Komikiak aukera paregabea dira istorio bat irudien bitartez ulertzeko. Oso dibertigarriak, laburrak(orokorrean), anitzak eta dinamikoak dira eta gure begirada hezten lagunduko digute. Komikiek irudien bitartez istorio izugarriak kontatzeko berezitasuna dute, eta hori da argazkilari guztiek lortu nahi dutena, baina onenek baino ez dutena lortzen. Komiki bat irakurtzea, argazkilaritza modu dibertigarri batean irakurtzea da umeentzat.

Ilustratu:

Oso interesgarria da marrazkien bitartez umeen garapena ikustea; apurka-apurka gorputzeko atal desberdinak nola ezagutu eta marrazten dituzten ikustea, familia, klima…Beraien garapenaren inguruko gauza asko kontatzeko aukera ematen diete egiten dituzten marrazkiek. Guk, marrazten duten bitartean, konposatzen ere irakatsi ahal diegu.

Adibidez: orriaren erdi erdian kokatzen den, zoruaren gainean, etxe bat marraztuko dugu. Lehenengo, marrazki honi orri zuri bat itsatsiko diogu azpian; horrela, umeak lorategi bat marraztuko du honek dituen elementu guztiekin (loreak, animaliak, zuhaitzak…). Gauza bera egin ahal izango dugu etxearen gainean orri zuri bat jarrita, eta horrela zeruko elementuz osatutako marrazki guztiz desberdin bat sortzen jarriko dute beraien arreta guztia. Helburua, elementu berdina erabiliz, kasu honetan etxea, guztiz ezberdinak izango diren bi marrazki lortzea da.

Argazkiak:

Argazkiak ateratzen ikasteko, argazki asko eta asko atera behar dira. Horretarako, umeentzako espresuki diseinatutako kamera bat edo guk erabiltzen ez dugun mugikor zahar bat erabili ditzakegu. Umeei izugarri gustatzen zaie argazkiak ateratzea, eta argazki berriak ateratzen dituzten bakoitzean, zein objektu desberdinetan jartzen duten arreta ikusi ahal izango dugu. Lehenengo ikusten duten guztiari aterako dizkiote argazkiak, inongo ordenarik gabe eta argazki asko errepikatuz. Aurrerago, beraien arreta deitzen duten gauza txikiak ateratzen hasiko dira, eta ondoren erretratuak ateratzen hasiko dute, guri keinu desberdinak egiteko eta eurek nahi duten eran jartzeko eskatuz.

Beraien argazkiak erakutsiko dizkigute eta oso garrantzitsua da guk momentu horretan interesa erakustea, zeintzuk diren gehien gustatzen zaizkigunak adieraztea eta denon artean gehien gustatu zaizkigunak inprimatzea. Modu honetan, egiten duenari garrantzia emateaz gain, politenak nabarmenduko ditugu, hau da, hoberen egin dituenak. Bere argazkien Albuma sortzea argazkilaritza ikasteko beste ariketa apropos bat da.
Umeek irudimen eta sormenerako ahalmen ikaragarria dute, baina kontutan izan behar dugu beraientzat ariketa dinamikoak, laburrak eta dibertigarriak izaten direla beti erakargarrienak. Ariketa bakar bat behin eta beriro errepikatzera ekiten badugu, ariketa astun eta aspergarria bilakatu dezakegu, beraz, ume bakoitzaren erritmoa errespetatuko dugu beraien ariketa bakoitzean duten interes hori ez agortzeko.

Ikastea eta ondo pasatzea lortuko dugu momentu interesgarri eta dibertigarri txiki hauekin.

Honi buruz Batirtze Arrien

Batirtze dut izena, ta Gernika bizilekua. Nire bizitzako hirugarren hamarkadari amaiera ematen ari naiz, baina laugarrena hartzeko beti gogotsu! Izan ere, hori da nire bizitzako filosofia, denari gogotsu eta ilusioz ekitea. Filosofia honen barne nire bi alabek funtsezko indar eta papera dute. Nik beraiei bizitzen irakasten su aritu arren, beraiek dira niri bizitza gogoz hartzen erakusten didatenak. Ditudan zaletasunen artean, argazkilaritza nabarmenduko nuke. Bizitzako momentu bereziak betirako gorde ahal izateko modu perfektua da. Bestalde, kirolari ere garrantzia ematen diot, bizitza osasuntsuari bezela, ta beste gauza askoren artean arraunean aritzen naiz. Azkenik, nekazaritza munduan nire lehen lantxoak egiten hasi naiz, Gernikar on baten azalean
Descarga GRATIS la guía
"10 errores a evitar al hacer fotografías"
Consigue mejores fotos de tus niños
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu gida DOAN
"Saihestu beharreko 10 erroreak argazkiak egiterakoan"
Zure umeen argazki hobeagoak lortu
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Descarga GRATIS el ebook
"Mandalas de números para niños"
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS las plantillas
y organiza tu semana
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN txantiloiak
eta antolatu zure astea
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Deskargatu liburuxka DOAN
"Zenbaki mandalak umeentzako"
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
¿Quieres que crezcamos juntos como educadores?
Únete a nuestra tribu y recibe información y un montón de recursos que te ayudarán
He leído y acepto la política de privacidad
Elkarrekin hazi nahi duzu hezitzaile bezala?
Batu gure tribura eta lagunduko dizuten informazio eta baliabide pila jaso ezazu
Descarga GRATIS la guía
Aprende a configurar tu cuenta de Facebook protegiendo tus datos personales
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu gida DOAN
Ikasi zure Facebook kontua konfiguratzen zure datu pertsonalak babestuz
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Deskargatu fitxa DOAN
Irakurzaletasuna lantzeko baliabidea
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Descarga GRATIS la ficha
Un recurso estupendo para potenciar la afición a la lectura
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS
Un recurso estupendo para crear tus propios cuentos
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN
Zure berezko ipuinak sortzeko baliabide bikaina
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dut
Deskargatu DOAN
Arrantza joko magnetikoa egiteko txantiloiak
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dut
Descarga GRATIS
Plantilla de animales marinos para juego de pesca
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS
Calendario escolar 2017/18 y planificadores mensual y semanal
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN
2017/18 ikasturteko egutegia eta hileko zein asteko planifikatzaileak
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
¿Ya te vas?
Antes únete a nuestra tribu y recibe información y un montón de recursos que te ayudarán a seguir creciendo como educador/a
He leído y acepto la política de privacidad
Bazoaz?
Joan baino lehen batu zaitez gure tribura eta jaso ezazu zure posta elektronikoan informazioa hezitzaile bezala hazteko.
¡Apuntate GRATIS!
Completa los siguientes campos para recibir el acceso inmediato al curso gratuito.
Al apuntarte a este curso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Kontsultatu DOAN
Irakasleentzat baliagarriak diren aplikazioak irakaskuntza prozesuan txertatzeko.
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Consulta GRATIS
Aplicaciones útiles para el profesorado para incorporarlos al proceso de enseñanza.
Al apuntarte a este curso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores