Aste honetan hezitzaileentzako oso interesgarria den tresna bat ekartzen dizugu eta baita uda honetan umeekin egiteko ideia batzuk ere.
Berdin dio irakaslea, guraso edo begiralea zaren, ziur gaude askotan inspirazio bila ibili zarela umeentzako aktibitateak antolatzeko; eskulanak, errezeta errazak, jokoak, liburuak etab, ba guzti hori eta askoz gehiago Pinterest sare sozialean topa dezakezu.
Zer da Pinterest?
Loturak gordetzeko eta elkarbanatzeko sare soziala da, gogoratzen zara betiko nabigatzaileetako faboritoak? Ba antzekoa baino askoz bisualagoa argazkietan oinarrituta baitago.
Pinterest-en zure inspirazio panelak sortu ditzakezu, sarean nabigatzen zaudela, interesatzen edo inspiratzen dizun artikulu bat topatuz gero bertako irudia zure panel batean gorde dezakezu eta ez hori bakarrik, panel hori beste erabiltzaileekin elkarbanatu ahal duzulako publikoa eginez besteak ere inspiratzeko. Bestalde, zuk ere beste erabiltzaileen panel publikoak jarraitu ditzakezu, hau da, aurkitzen baduzu erabiltzaile bat (Edikeus esate baterako 😉 ) panel interesgarriak osatzen dituena, panel hauek jarraitu ditzakezu.
Gainera panel hauek era kolaboratzaile batean osatu ditzakezu, beste erabiltzaile batzuei eman ahal diozulako baimena panela editatzen.
Baina ni hezitzaile bezala zelan erabili dezaket? Lasai… ideia batzuk emango dizugu;
Gurasoa bazara zure umeen gustuen arabera eta urteko garaiaren araberako panelak sortu ditzakezu. Horrela aktibitateak planifikatu ditzakezu eta eskura eduki edozein momentuan gauzatzeko.
Irakaslea bazara oraindik aukera gehiago ematen dizu Pinterest:
- Zure Pinterest ematen dituen sailkatzeko aukerei esker oso erraza da baliabideak antolatzea gaien arabera eta eskura eduki behar duzunerako.
- Eskolan sortzen dituzun baliabideak elkarbanatu eskolako beste irakasleekin eta baita kanpoko irakasleekin ere.
- Ikasleekin batera, era kolaboratzailean interes panelak sortu lan talde ezberdinak sortu ditzakezu lantzen ari zareten gaien arabera eta panelak osatzen joan gaia lantzeko.
- Liburuak gomendatu eta komentatu
- Egile eskubideak errespetatzen irakatsi, Pinteresten, paneletan gordetzen diren irudiak beti dagokion iturriarekin lotuta egongo dira, hau da egileekin edo printzipio erabiltzeko baimena duenarekin. Oso praktika ona da ikasleak ohitzea aipatzen zeintzuk diren beraien iturriak.
Bukatzeko Edikeus-eko Pinterest bisitatzera eta jarraitzera gonbidatzen zaitugu bertan gordetzen joango garelako inspiratzen diguten gauzak, adibidez, hemen uzten dizugu gure Udako panelean gode ditugun hainbat ekintza interesgarriak:
- Neskak eta teknologia - 2018/04/26
- Maker mugimendua - 2018/04/09
- Dordokekin programatzen - 2018/02/27
- Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin - 2018/02/13
- Ipuin bizidunak eta errealitate areagotua - 2018/01/31
- Bits and Bytes, ikasi programatzen karta joku baten bidez - 2018/01/24
- Hello Ruby, programatzeko abentura - 2017/10/03
- Harpidetu beharko zinen Youtubeko 5 + 1 kanal - 2017/08/10
- Zer da pentsaera konputazionala? - 2017/06/30
- Facebook era seguruan erabiltzeko behin betiko gidaliburua - 2017/05/24