Abestiak esaten zuen bezala; “kontaidazu ipuin bat eta ikusiko duzu ze pozik joaten naizen ohera eta amets ederrak edukitzen ditudan” (Celtas Cortos 1991)
Ez dugu ezagunen inongo umerik ipuinak gustuko ez dituena, hauek, txiki zein handiei oso momentu atsegin eta dibertigarriak emateaz gain, baliabide didaktiko ezin hobeagoak dira eta onura zein irakaskuntza asko ematen dizkie txikiei:
- Ipuinak sormena eta irudimena estimulatzen dituzte, mundu ezinezkoetara eramaten, gauzek bizitza hartzea edo animaliak hitz egitea lortzen…
- Ahozko adierazpena lantzen laguntzen die, hiztegi berria ikasten dute, adierazpen berriak eta istorio baten egitura; hasiera, garapena eta bukaera.
- Enpatia sutatzen dute bikainak direlako pertsonaien lekuan jartzeko eta beraien sentimenduei buruz eta gertatzen zaienari buruz hausnarketa egiteko.
- Ipuinek txikiei inguratzen zaien mundua ulertzen laguntzen diete eta primerako baliabidea izan daitezke beraien emozioak ulertarazten laguntzeko; beldurrak, haserreak, inbidia, frustrazioa…
- Istorioak kontatzen diegunean, hauek, entzuten, arreta ipintzen eta lasaitzen erakusten diete, baita pazientzia edukitzen bukaera itxoiten.
- Ipuinak elkarbanatzea duda barik, beraiekin dugun harremana sendotzen laguntzen digun aktibitate bat da, komunikazioa eta konfiantza handitzen baitute.
- Gainera irakurketa zaletasuna sustatzen dute, baita idazketa ere…
Eta ziur onuraren bat ahazten dugula baina ez dugu artikulu hau gehiegi luzatu nahi, egia esateko gaur ez dizugulako inongo libururik ekartzen baizik eta bi joko zure berezko ipuinak sortu ahal izateko mugarik gabe, zure irudimenak eta zure txikienenak sortzen ahal egingo dizuen bezain beste.
Oso sinpleak diren bi joko dira baina aukera asko ematen dutenak, beraien funtsa berdina da baina formatu ezberdinean;
TELL TALE
60 karta joko bat da irudiekin bi aldeetan, hau da, 120 irudi guztira.
STORY CUBES (Rory’s)
9 dadoko joko bat da irudi ezberdinekin, hau da, 54 irudi guztira.[divider style=”clear”]
Honek, zabalpen eta bertsio ezberdinak ditu dibertimendu handiagorako:
Klasikoa
Bidaiak
Fantasia
Akzioak
Batman
Beldurra
Historiaurre
Podereak
Eta baita topatu dugu antzeko bertsio bat Tiger dendetan FANTASITERNINGER – STORYTELLER DICE (Tiger), kasu honetan 6 dadoekin dator.
Bietan ideia zera da; istorioak sortzen joatea atera zaizkigun irudiak , dadoak botatzean edo kartak banatzean, erabiltzen. Sinple ezta? Beno ba horren sinplea den zerbait jolasteko aukera asko ematen digu eta jostaketa ordu pilo bat.
Hurrengo bideoan Tell Tale eta Story Cubes jokoen unboxing bat egiten dizugu nolakoak diren ikusteko
Hemen uzten dizuet 10 ideia kartak zein dadoak erabiltzeko, lehenengo hiruak Story Cubes jokoaren barruan topatuko dituzun iradokizunak dira, baina egia esateko zure arau propioak sortu ditzakezu eta jolastu zuk nahi duzun bezala kontutan izanik ez dagoela istorio okerrik eta gero eta irudimen gehiago erabiltzen duzunean gero eta hobeto.
1. “Bazegoen behin”: Dadoak bota, edo 9 karta banatu Tell Tale kasuan, eta “Bazegoen behin…” esaldiarekin hasita istorio bat sortu beharko duzu irudi guztiak erabiliz, erabili dezakezu esate baterako 3 irudi istorioaren hasierarako, 3 garapenerako eta 3 bukaerarako.
2. “Nire heroia”: Dadoak bota ( edo 3 karta atera) pertsonai bat sortzeko. Gero bota 9 dadoak (edo 9 karta atera) eta istorio bat kontatu sortutako heroiarekin.
3. Istorio epikoak: Taldean jolasten, lehenengo jokalariak 9 dadoak botatzen ditu (edo 9 karta ateratzen ditu) eta sarrera kapitulu bat asmatzen du. Txandaka jokalari bakoitzak ipuinari kapitulu bat gehitzen joan beharko du eta azkeneko jokalariak geratu diren hari-mutur guztiak lotu beharko du eta istorioari bukaera epiko bat eman.
4. Taldean ere, txandaka jokalari bakoitzak dado bat botatzen joan beharko du, edo karta bat hartuz, eta istorio bat sortzen joan era kolaboratzailean, azkeneko ipuina bukatu ahal du edo txanda gehiago egin dezakezue nekatu arte edo kartak bukatu arte.
Idazketa eta/edo marrazketarekin ere konbinatu ahal dugu:
5. Zure ipuina idatzi: Banaka edo taldeka dadoak bota eta asmatzen duzuen istorioa idazten joan.
6. Zure komikia sortu: Folio bat 9 laukietan banatu eta dadoak bota, istorio bat marraztu beharko duzu bineta bakoitzean dado bat erabiliz.
Joko hauek ere oso erabilgarriak izan daitezke gela barruan besteak beste honako hau lantzeko:
7. Istorioen egitura: 1. jokoaren ideia jarraituz, jokalaria edo jokalariak istorio bat sortu beharko dute baina emandako egitura jarraituz, adibidez;
- Protagonista (Nor da pertsonai nagusia?)
- Nahi du(Zer lortu nahi du pertsonaiak?)
- Baina (Zer arazoak saihesten du bere helburua lortzea?)
- Orduan (Zer egiten du arazori aurre egiteko?)
- Azkenean (Zer gertatzen da bukaeran? )
8. Hiztegia eta gramatika adierazpenak, Bai berezko hizkuntzarena hala nola beste hizkuntza batena. Horretarako zera egin dezakegu; jokalariak dadoak botatzea eta atera diren marrazki guztiak deskribatzea, ondoren esaldi bat idatzi gramatikalki zuzena gutxienez atera diren bi irudi erabiliz.
Edo erabili dezakegu klasean ikasleen arteko izotzaldia urtzeko eta harremanak sendotzeko
9. Dadoak bota eta atera diren irudiak erabiliz zuri buruzko zeozer kontatu behar duzu edo ondoan duzun pertsonari buruzko zerbait ona.
10. Bukatzeko, Youtuben topatu dugun ariketa hau nabarmendu nahi genuen, sormen handikoa eta oso dibertigarria iruditu zaigu.
Ikusten duzunez bi jokoak erabilera anitzekoak dira eta ziur erabiltzen duzun heinean erabiltzeko era asko gehiago bururatzen zaizkizula, horrela bada iruzkinetan kontatzea asko ezkertuko genizuke.
Zuen dado propioak sortzen ere animatu ahal zarete zuen marrazkiekin, horretarako hemen uzten dizugu dohainik jaitsi dezakezun dokumentu hau non txantiloi bat aurkitzeaz gain, oporrak gaiarekin lotuta dagoen 10 dadoen jokoa ere topatuko duzu eta baita ariketa fitxa batzuk.
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27