Aste honetan liburu baten gomendioarekin bueltatzen gara, baina liburu ezberdin batekin egiten dugu, oraingoan ez delako ipuin edo istorio bat baizik eta mindfulness liburu bat… bale ba… bost duroko hitzekin hasten gara! Zer da mindfulness?
Meditazioan datza, gure buruaz eta gure inguruneaz jabetzea eta momentu bakoitzean behar ditugun eta garrantzitsua diren gauzetan arreta ipini.
Liburua 5 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago, gurasoentzako gida bat da eta CD bat ekartzen du meditazio ariketa sorta batekin, umeak guraso edo irakasleekin burutzeko.
Ariketak laburrak dira, oso errazak, eta erlaxatzera, lasaitzera eta gure gorputzaz zein inguratzen zaigun gauza guztiaz jabetzera lagunduko digute.
Mota honetako ariketen praktika, nagusientzako mindfulness mundura lehengo hurbilketa ezin hobea izateaz gain umeei onura asko ekartzen dizkie:
- Erlaxatzera laguntzen die.
- Beraien kontzentrazioa hobetzen laguntzen die, eta beraz ikaskuntzan zein gauean lotara laguntzen die.
- Beraien emozioak ulertzera eta kudeatzera laguntzen die.
- Beraien ezaguera hobetzera laguntzen die.
- Kezkak hobeto kudeatzera laguntzen die.
- Konfiantza hobetzen laguntzen die.
Bere egileak, Eline Snel holandarra, balioztatzen du umeak 8 aste behar dutela teknika ondo ikasteko, baina 3 edo 4 aste ondoren ume gehienek kontzentrazio hobeagoa lortzen dute eta beraien emozioak hobeto kudeatzen dituzte.
Hemen daukazu liburuaren egilearen elkarrizketa bat non liburuari buruz hitz egiten digun:
Liburua erostea nahi baduzu, hemen daukazu lotura:
Eta probatzen baduzu, kontaiguzu zure esperientzia iruzkinetan.
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27