Zein adinarekin hasi daiteke mahai jokoak erabiltzen? Ba, mota honetako galderekin gertatzen ohi denez; umearen arabera, baina bi urtetik aurrera (eta batzuetan lehenago) puzzle txikiekin edo gaur aurkeztuko dizugun bezalako jokoekin hasi gaitezke; Nire lehenengo fruta arbola.
Fruta arbola jokoaren bertsio erraztu bat da, jolas kolaboratibo bat da, josasteko erraza eta azkarra – oso garrantzitsua horren ume txikiekin jolasten dugunean – Ekartzen dituen piezak handiak dira eta egurrezkoak, beraien esku txikiekin erraz eta atsegin maneiatzeko modukoak.
Hurrengo bideoan erakusten dizugu zelakoa den eta zelan jolasten den:
Ikusten duzunez jolas ezin hobeagoa da txikienak mahai jokoen munduan murgiltzeko eta gainera joko hezigarriada, besteak beste hauek lantzen lagunduko dizkiguna:
- Talde lana, denok belearen kontra jolasten baitugu.
- Irabazteko eta eta galtzeko kontzeptuak ikasi.
- Txanda itxoiten eta joko erraz baten arauak errespetatzen ikasi.
- Oinarrizko zenbaketa
- Psikomotrizitate fina landu
- Koloreak landu eta objektuen taldekatzea forma eta kolorez
- Fruten izenak
Eta garrantzitsuena, etxeko txikiekin ederki pasatuko duzu, Zer iruditzen zaizu?
JOKO HAU EROSTEA NAHI BADUZU
Marka: HABA
Formatua: Kartoia eta egurra
Gomendatutako adina: 2 urte +
Erosi
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27