Aste honetan produktibitateari buruz hitz egiteko aukera dut.
Produktibitateari buruz hitz egiten dugunean beti pentsatzen dugu ea nola egin ditzakegun gauzak denbora gutxian, nola heldu gauza guztietara eta ahaleginean ez hil…
Baina pentsatu duzu produktiboagoa izatea heltzeko aurretik egin beharreko lana zein den? Aste honetako artikuluan kontutan izan beharreko alderdi garrantzitsuenak ikusiko ditugu. Aurrera ba!
Gaian sartu aurretik, Edikeuseri eskerrak eman nahi dizkiot bere txokotxoan sartzen uzteagatik eta elkarlanean hasteagatik. Hemendik egongo naiz hilabete hasieran, beraz seguru azkenean elkar ezagutzen bukatuko dugula.
Beraz, aurretik blogean argitaratutako artikuluen haria jarraituz, “nola hasi Bullet Journal metodoarekin” eta “nola egokitu zure beharrizanetara” gaur helburuak markatuz nola izan produktiboagoa hitz egingo dugu.
Eta orain bai, puntu garrantzitsuenetan sartuko gara:
1.- Zure produktibitatea hobetu ahal izateko, abiapuntua jakin behar duzu. Horretarako, gomendatzen dizut papera eta arkatza hartzea eta aste batean zehar egunean zer egiten duzuna idaztea. Ariketa honek zure denbora inbertitzeko zer egiten duzun konturatzeko eta gehien bat zertan “galtzen duzun denbora” balioko dizu. Idatzi ere zelan sentitzen zaren egiten dituzun bitartean: aspertuta, motibatuta, nekatuta…
2.- Behin ariketa soil hau eginda, zerrenda analizatu behar duzu eta ikusi ea non joan zaizun denbora. Horrela jarri ahal izango diozu erremedioa eta duzun denbora guztian inbertitu. Saihestu zure xedeetatik desbideratzen dizuten zereginak eta kontzentratu zuretzat benetan garrantzitsuena dena.
3.- Orain da helburuak markatzeko momentua. Hau puntu garrantzitsuenetako bat da ze helburuak oinarrian hartuta lan egiten bada produktibitatea handitzen delako. Eta galdetuko zara… Zergatik? Ba, ekintza-zeregin-txostena hori bukatzeko denbora jakin baten helburu bat egiteko markatu duzunez ez zara behartzen bakarrik ibiliko, baizik eta hori lortzeko beharrezkoa den zeregin sail bat lantzen egongo zarelako.
- Nire helburua: “Heziketarekin zerikusia duen blog batekin kolaborazio bat egin”
- 1. zeregina: Kolaborazioak eskatzeko emailak bidali.
- 2. zeregina: Bideo-dei bitartez sesioak egin elkar ezagutzeko eta nola kolaboratu ikusteko.
- 3. zeregina: Kolaborazioa finkatu.
- 4. zeregina: …
Horrela hobeto ulertzen al da? Helburura heltzeko zeregin sail bat markatzen dut. Horrela bakarrik lortu daiteke heltzea, zure helmugara heltzeko mugarri txikiak markatuz.
Orain hura gauzatzea zuri tokatzen zaizu. Ariketa hau egitea eta zer moduz joan zaizun kontatzea gonbidatzen zaitut.
Zure helburuak betetzen dituzu? Beste metodo bat erabiltzen duzu? Poz-pozik egongo naiz zu irakurtzeaz eta batera ikasteaz!