Gaur joko baten azterketa ekartzen dizugu: Speed Cups, joko entretenigarria txikiak zein nagusiak kontzentrazioa lantzeko.
Jokoa kutxa koloretsu batean dator eta ondorengo osagaiak ekartzen ditu:
- 24 kartak
- 20 godaleta
- Txirrin bat
Jokoaren dinamika erraza da, jokalari bakoitza bere godaletak ipintzen ditu mahai gainean lerro batean, kartak nahasten dira eta erdian ipintzen dira txirrinarekin batera, hiru arte kontatu egiten da eta lehenengo kartari buelta ematen zaio. Karta bakoitzak gure godaletak ordenatzeko txantiloiak erakusten digu, horren arabera ordenatu ondoren txirrina jo behar da eta jotzen duen lehenengoa irabazten du eta kartarekin geratzen da. Karta guztiak bukatzen direnean jokoa bukatu egten da, karta gehien lortu duenak erabazi egingo du, hau da, azkarrena.
Hurrengo bideoan erakusten dizugu zelan jolasten den detaile gehiagorekin:
Ikusten duzunez oso joko entretenigarria da eta barre asko egingo duzue ziur.
Adina: | 6 urtetik aurrera (kutxaren arabera baina guk 4 eta 5 urteko umeekin probatu dugu eta oso ondo) |
Hizkuntza: | Argibideak gazteleraz |
Zer lantzen du: | kontzentrazioa, arreta eta erreflexuak |
Prezioa: | 18,25 € |
Non erosi: | Amazon |
- Mustruoz beteriko mahi joko hezigarriak - 2018/10/30
- Koloretako munstroa eskolara doa - 2018/09/06
- Orri markatzaile errazak umeekin egiteko - 2018/04/05
- Emakume apartak - 2018/03/08
- Mahai jokoen sarerra – Nire lehenengo fruta arbola - 2018/02/20
- Jolastuz iluntasunari beldurra nola gainditu – Munstroen detektibe txikiak - 2017/10/26
- Imagine bakea eta tolerantzia liburu bat - 2017/09/21
- Kontaidazu ipuin bat - 2017/07/07
- 9 aholku eta aktibitate txikien irakurzaletasuna sustatzeko - 2017/06/08
- Dobble: azkartasuna, kontzetrazioa eta ikusmena - 2017/04/27