Uda heldu da, egunak luzeagoak dira, umeak zein nerabeak oporretan daude eta zer egin denbora

Argazkia: Christine
libre guzti horrekin?. Eguraldi ona kanpoko ekintzetan igarotzea hoberena bada ere; kirolak, jokoak, etab eginez errealitatea zera da, askok denbora libre hori ordenagailuan edo kontsolarekin egoteko aprobetxatzen dute, teknologiaz inguratuta bizi dira eta erabiltzen dute…
Baina aurreko artikulu batean hitz egin genuen bezala (natibo edo analfabeto digitalak?) gure erantzukizuna da teknologien erabilpen arduratsua erakustea. Debekatu edo lasai egoteko era bat bezala erabili baino lehen aprobetxatu dezakegu
erabilpen egokian hezteko, etorkizunean beraientzat oso baliagarriak izango diren gaitasunak

Argazkia: Dzanga photography
erakutsiz, bere eguneroko bizitzan teknologia erabiltzen jarraitu beharko dutelako.
Hasi zaitez umea–nerabearekin gailuen erabilpen baldintzak adosten; erabilpen denbora, egoerak… umea adin egokia badu idatzi ezazue erabilpen kontratu bat eta sinatu, oso garrantzitsua da denon artean akordio batera heltzea. Oso praktika ona da umea-nerabea berak idaztea eta hortik negoziatzen hastea, horrek lagunduko dio ikustera gailuaren erabilera erantzukizun bat dakarrela eta erakutsi ahal izango du hau hartzeko prest dagoela. Harrigarria da ze ondo funtzionatzen duen metodo hau eta zelan laguntzen dien beraien autoestimuan.
Kontratua adostua izan behar bada ere eraginkorra izateko, segurtasun oinarrizko arauak bete beharko zuen, umeak-nerabeak hasiera batean onartzen ez badituere gai izan beharko gara erakusteko beraien garrantzia segurtasunari dagokionez:
- Ez eman inori gure informazio pertsonala.
- Ez hitz egin ezezagunekin eta inolaz ere ez geratu Interneten ezagutu duten norbaitekin. Interneten guztiek ez dira ematen dutenak.
- Ez bidali argazki pertsonalak ezta besteena ere baimenik gabe.
- Ez eman pasahitzak inori, bakarrik gurasoei (hauek denak eduki beharko lukete)
- Txarto sentiarazten dizun edozein gauzaren aurrean gurasoekin hitz egin.
- Ez egin ezer ordainketa bat suposatzen duena.
- Gurasoei atzipena eman pribatutasun ezarpenak berrikusteko.
Eta batez ere, oso garrantzitsua da guraso eta umeen arteko komunikazio ona, jakin dezaten edozein arazoaren aurrean hor zaudela eta zuregana jotzea zalantza barik.
Proposatu ahal diezu oporrekin erlazionatutako aktibitateak, motibatuko diena eta lagunduko diena erabilpen egoki eta eraginkor bat egitera:
- Sortu blog bat oporrak dokumentatzeko, blog hau pribatua izan daiteke eta eman atzipena bakarrik familia eta lagunei.
- Album-liburu bat sortu oporren oroipenekin, horretarako online zerbitzu interesgarri asko daude, adibidez; blurb – pixum
- Turismo-gida bat sortu zuen oporrak planifikatzeko; proposatu joango zareten lekuari buruzko informazioa bilatzea; historia, ohiturak, gastronomia, leku interesgarriak, burutu daitezkeen aktibitateak.
- Oporretan zehar egin ahal izango dituzuen eskulanak bilatzea eta fitxak egitea; – behar diren materialekin, erabilera prozesua, argazkiak…
Zure umeei gustatzen zaiena bideo-jokoak baldin badira kontutan eduki Europako informazioa bideo-joen sailkapenerako; pegi 3, 7, 12, 16 eta 18 adinaren arabera; http://www.pegi.info/es/
Baina batez ere eman adibidea eta erakutsi munduko sare sozial hoberena parkean sortu dezaketena dela 😉

Argazkia: Dzanga photography
- Neskak eta teknologia - 2018/04/26
- Maker mugimendua - 2018/04/09
- Dordokekin programatzen - 2018/02/27
- Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin - 2018/02/13
- Ipuin bizidunak eta errealitate areagotua - 2018/01/31
- Bits and Bytes, ikasi programatzen karta joku baten bidez - 2018/01/24
- Hello Ruby, programatzeko abentura - 2017/10/03
- Harpidetu beharko zinen Youtubeko 5 + 1 kanal - 2017/08/10
- Zer da pentsaera konputazionala? - 2017/06/30
- Facebook era seguruan erabiltzeko behin betiko gidaliburua - 2017/05/24