Uztailaren erdialdetik eskuragarri dugu gure gailu mugikorretarako YouTube Kids eta gaur “gurasoen lasaitasuna” bermatzen duen aplikazio honen analisi txiki batekin gatoz.
Zergatik YouTube Kids?
Ukaezina da YouTube momentuko eduki iturri garrantzitsuenetariko bat dela, bigarren bilatzailerik erabiliena izateaz gain eta kasu askotan publiko gazteen artean telebista ordezkatzen ari dena. Ematen digun berehalakotasuna nahi dugun edukia ikusteko nahi dugun momentuan oso erakargarria egiten dio, baina segurua al da etxeko txikiei eduki horietan murgiltzea?
Gure iritzi pertsonaletik abiatuta non gailu elektronikoak beti guraso edo tutoreen gainbegirapenean erabili behar diren eta ez direla erabili behar ume eta haurrak geldi eta lasai geratzeko denbora batez, txiki bateri YouTuben nabigatzen uztea beraientzat egokia ez den eduki batera heltzeko arriskua dago. Horregatik jaio da YouTube Kids.
Zertan datza?
Aplikazioa 3 eta 8 urteko umeentzako zuzenduta dago eta eduki guztia adinka iragazita eta sailkatuta dago algoritmo propio eta eskuzko gainbegiratze apur batekin.
Interfazea oso xumea eta bisuala da ze bere erabiltzaile gehienak oraindik ez dakite irakurtzen. Bideoak horrela sailkatuta daude:
- Programak: YouTubeko sortzaile zabalduenen programazioa.
- Musika: abestu eta dantzatzeko abestiak, musika herrikoien bideoak eta musikalak.
- Ikaskuntza: Edozein motako edukia, alfabeto eta zenbakietatik hasita, zientzia eta hizkuntza ikasgaietara.
- Esploratu: denbora-pasak eta txikitxoei inguruko mundua aurkitzen lagunduko dien edukia.
Kategoria guzti hauetan YouTubek gomendatzen ditut bideoak bere algoritmo, bilaketa eta erreprodukzio historian oinarrituta zerbitzua erabili ahala.
Gainera badu bilatzaile bat teklatua erabiltzeaz gain ahotsa ere erabili daitekeena, gauza oso erabilgarria ze esan dugun bezala publiko gehiengoak oraindik ez daki idazten.
Aplikazioak gurasoentzako kontrola du pasahitz batez babestua non nagusiek ezarpen hauek konfiguratu dezakete:
- Aplikazioa erabiliko duten umeen adin maila, non aukera hauek dauden: Adin guztiak, eskolaurreko irakaskuntza eta eskolako irakaskuntza.
- Erabilera denbora: duda barik alderik interesgarriena da gurasoek ordutegia mugatu dezaketelako eta behin gaindituta alerta bat erakusten duelako eta aplikazioa geratu.
- Bilaketa kontrola: bilaketa desgaitu daiteke, kasu horretan umeak gomendatutako edukia bakarrik ikusiko luke.
Gurasoen kontrola YouTube Kids
Aplikazioak iragarkiak ditu, hauk gortinatxo baten ondoren azaltzen dira umeak jakin dezan aukeratutako edukia ikusi baino lehen iragarki bat ikusiko duela. YouTuben arabera iragarki hauek familia guztiarentzako egokia da. Ez dituzte estekarik aplikaziotik irtenarazi dezaketenak eta gai batzuk mugatuta daude: elikagaiak eta edariak, edertasuna, fitness, politika, erlijioa…
Hilabete t’erdi aplikazioa erabili ondoren gehien eta gutxien gustatzen zaizkigun gauzak azpimarratzen dizuegu:[/vc_column_text][vc_column_text]
Gustukoa dugu | Ez dugu gustukoa |
---|---|
Interfaze xumea eta oso erabil erraza. | Faltan botatzen ditugu gurasoek egindako iragazi aukera gehiago, adibidez, edukia hizkuntza konkretu batera mugatzea edo ezkutatzea gure seme-alabek ikustea nahi ez dugun edukia nahiz eta umeentzako izan… |
Denbora mugatzeko tenporizadorea. | Faltan botatzen da ere gurasoentzako erabiltzaile profilak sortzeko aukera seme-alaba adin eta gustu desberdinetakoak izan ezkero. |
Oso ondo funtzionatzen duen hizketa-ezagutze automatiko. | Konexio gabe bideoak ikusteko aukera, baina noski funtzionalitate hau oraindik heltzear dagoen ordaintzeko den YouTube Red zerbitzuan egongo da. |
- Neskak eta teknologia - 2018/04/26
- Maker mugimendua - 2018/04/09
- Dordokekin programatzen - 2018/02/27
- Ikusi zelan dabiltzate ordenagailuak Hello Rubyrekin - 2018/02/13
- Ipuin bizidunak eta errealitate areagotua - 2018/01/31
- Bits and Bytes, ikasi programatzen karta joku baten bidez - 2018/01/24
- Hello Ruby, programatzeko abentura - 2017/10/03
- Harpidetu beharko zinen Youtubeko 5 + 1 kanal - 2017/08/10
- Zer da pentsaera konputazionala? - 2017/06/30
- Facebook era seguruan erabiltzeko behin betiko gidaliburua - 2017/05/24