Etxean umeak dituzunean, heltzen da momentu bat ez dakizula zer egin udan eta oporretan lanpetuta mantentzeko, telebistatik, bideokokoak eta bizitza sedentariotik at. Eta proposatzen badiegu aktibitate bat, jasangarritasuna, natura, kirola eta ardura batzen duena? eta gainera aktibitate hori egiteak, lokaztea, urarekin bustitzea eta landare eta intsektu mota ezberdinekin ohitzea suposatzen badu?

Ba bai, gonbidatzen zaituztet umeekin proiektu txiki bat sortzera eta baratze ekologiko bat sortzea. Lurra edo lorategirik ez baduzue, zuen “loreontzi-baratze” ipini dezakezue etxeko patioan edo balkoian, loreontzi ezberdinetan, aitzakiarik ez!

Harrigarria da umeek duten gaitasuna proiektu bat serioski hartzeko aukera ematen bazaie; aukeratu, erabaki eta batez ere, ardura hartu. Gure baratze ekologiko lehenengo araua zera izan da; umeek erabakitzen dute zer landatu, ze kantitatea eta ze ordenan. Beti gidatu beharko ditugu eta gainera gidatzea ondo onartuko dute, zeren egia esan dezagun, umeei ez zaie gehiegi gustatzen barazkiak eta galdetuko diegunean zer landatu nahi duten, ez zaie bi edo hiru barazki baino askoz gehiago bururatuko. Aukera aprobetxatuko dugu ezagutzen eta jaten ez dutenak ezagutarazteko

Gure aukeraketa zabala izan zen, eta jakin behar duzue umeei aniztasuna eta kaosa gustatzen zaiela, horregatik prest egon behar gara denetarik landatzeko. Hasteko, horrela ezagutuko ditugulako landare ezberdinen ezaugarriak (hostoenak, fruituena, barazkia, leguminosoa…), eta beste aldetik aukeratzea baimendu diegulako eta hori errespetatu egin behar dugu eta beraien jakinmina asetzea garrantzitsua da.

Merkatura joaten hasi ginen (berotegi edo nekazale kooperatibetara joan zaitezkete) ikustera eta lehenengo landareak erostera; tomateak, piperrak eta letxugak. Garrantzitsua da baratzea pixkanaka pixkanaka landatzen joatea, horrela denbora justua erabiliko dugu, lan luzea eta astuna bihurtu barik. Aktibitate bat gehiegi luzatzeko errorea egiten dugunean, umeentzat erakargarria izateari uzten dio; gehiagorako gogoarekin utzi behar diegu beti. Dinamika hau jarraitzeko onena zera da; aukeratutako barazkiak landatzen joaten zaren heinean, landatutako lehenengoen haziera ikusi daiteke, eta honek proiektua dinamikoagoa eta zirraragarriagoa bihurtzen du.

Gure baratzeko lehenengo asteetan dagoeneko tomateak, piperrak, letxugak, lekak, zerbak, tipulinak, marrubiak, pepinoak, kalabazak, kalabazinak, berenjenak, sandiak, cayena, eguzki-loreak eta lore zein belar usaintsuen lorategi txiki bat.

Barazki bakoitzetik ez genuen gehiegi landatu, ez ahaztu gure kontsumorako dela eta ez duela izugarrizko zama izan behar bestela nagusiok bukatuko dugu baratzeko ardura hartzen eta hori ez da guk nahi duguna, zorionez, baratza batek ez du lan gehiegi ematen euria eta eguzkiari ezker, beharbada bakarrik ureztatu beharko dugu aste lehorrenetan eta belar txarra kendu lurra mugituz.

Ordena bat jarraitzen saiatu ginen kokapen eta motaren arabera (leguminosoak alde batean, barazkiak bestean…) haziera bermatzeko eta hurrengo urtean kokapena txandakatzeko eta lurren elikagaiaz baliatzeko. Zergatik esaten dut saiatu ginela? ba umeak oso oldartsuak direlako eta nahiz eta gogo eta indar asko ipini, beti ez dira ordena bat jarraitzeko gai, batez ere haiek logika ikuste ez dutenean. Ez dugu baldintza gehiegi inposatuko, ezta ekingo barazkiak txarto landatzen ari direla esaten ere, gogoratu aktibitate dibertigarri bat izan behar dela beraiekin denbora pasatzeko, motibatu egin nahi ditugu gauza berriak probatzeko eta zelan egin hobeto esango diegu.

Zer gertatu zen gure kasuan? ba baratze landatzen bukatu genuenean, heldu zen momentu bat non ez genekin zer landatu genuen non, ezta zer zen landare bakoitza ere. Hori da umeei eskuetan ardura uzteko arriskua, baina esan behar dut horrek aktibitatea oraindik dibertigarriagoa egin zuela. Gure baratze, ustekabe-baratze bihurtu zen, landatu genituen barazkien kokapena hauek loratzen eta lehenengo fruituak ematen hasi zirenean aurkitzen joan ginen, esan barik zegoen kaosa leku basati bat bihurtu zuela.

Onartu behar dugu gure baratzea ez dela izango politena, garbiena ezta ordenatuena ere, baina gure kasuan behintzat, fruitu asko ematen ari da.

Landatu ditugun elikagaien propietate ezberdinak ezagutzeaz gain, baratzeko zainketa, funtzionamendu eta mantenduko faktore garrantzitsu asko ikasi ditugu. Alderdi nagusi bat intsektuak izan dira eta beraiengatik pilo bat ikasi dugu. Landatzeari buruz hitz egiten dugunean badakigu mehatxu nagusienetariko bat izurriteak direla eta beraiengan ipiniko dugu arreta.

Baratze ekologikoa daukagunez (pestizida, intsektizida edo tratamendu toxiko barik) zaila egingo zaigu aurre egitea eta horregatik marigorringoak gure aliatuak egingo ditugu. Nahiz eta beraiengandik daukagun kontzeptua oso xarmagarria izan, marigorringoak intsektuen harrapakari ederrak dira eta izurriteak kontrolatzen lagunduko digute. Zelan erakarri ahal ditugu marigorringoak? tabako landaketa nagusienak, beraien laborantza eguzki-lorez inguratzen dituzte, gure laguntxoak erakartzen dituztelako eta izurrite kontrolatzaile naturalak dira.

Horregatik erabaki genuen hazi batzuk landatzea eta berehala ernamuindu zuten gure baratzean. Marrigorringoz gain sugandila bezalako animaliak ere laguntzen digute gure intsektu txikien aurkako borrokan. Sugandilak erakartzeko egin behar dugun bakarra harrien menditxo bat sortzea da non eguzkia hartzeko aukera edukiko duten egunean zehar eta ezkutatu mehatxatuta sentituz gero. Bero gustatzen zaienez, baratzeko lurra berotik mugituko dira beraien harrapakinen bila.

Ezin ditugu ahaztu gure lagun garrantzitsuenak; erleak. Barazkiak landatzeaz gain lorategi txiki bat landatzea eskatu zidatenean  zalantzan egon nintzen hasieran, baina gero oso ideia ona iruditu zitzaidan. Ez bakarrik loreak apaingarriak direlako, erleak erakarriko zutelako baizik. Beraiek gabe gure baratzek ez zuen fruiturik emango beraiek baitira loreak polinizatzeko arduradunak. Beraiei ezker aniztasun genetiko handieneko fruituak jaso ahal izango ditugu.

Barraskiloak berriz, gure letxuga eta zerbetatik (beraien gogoenetakoa) at mantendu behar ditugu, hauek, normalean etxean botatzen ditugun,  kafeko hondarra edo arraultzen azalaz inguratuz. Hauek bere gorputzean itsasten dira eta horrela ezin izango dute hostoetaraino irristatu jateko. Oso garrantzitsua da toxikoak ez diren produktuak erabiltzea, umeek ezin dituztenak maneiatu, gauza guztien gainetik beraien segurtasuna zainduko dugu.

Zorionez, fruitu batzuk beste batzuk baino azkarrago agertzen dira eta horregatik baratzea zainduko dugun bakoitzean lore ezberdinak topatuko ditugu eta berehala hasiko da hazten barazki txikiren bat, honek umeen arreta eta jakin mina mantentzen lagunduko du, landatzeak suposatzen duten beharrekin jarraitzeko. Gainera beraiek landatu eta zaindu duten zerbait jasotzeak ematen dien poztasunari ezker, elikagai ezberdinak probatzeko prestuagoak egotea lortu dugu. Izugarri gustatzen zaie familiakoei eta lagunei oparitzea eta zelan prestatu ahal ditugun iradokizunak egiten animatzen dira ere.

Baina batez ere gustatzen zaiena, mahuka eta ureztagailua hartzea da eta bata besteari ureztatu lurra kentzeko eta jaso ditugun barazkiak garbitzeko. Ez dago ezer dibertigarriagorik lan eder bat egin ondoren.

Argazkiak: ©Batirtze Arrien eta  ©Dzanga photography

Honi buruz Batirtze Arrien

Batirtze dut izena, ta Gernika bizilekua. Nire bizitzako hirugarren hamarkadari amaiera ematen ari naiz, baina laugarrena hartzeko beti gogotsu! Izan ere, hori da nire bizitzako filosofia, denari gogotsu eta ilusioz ekitea. Filosofia honen barne nire bi alabek funtsezko indar eta papera dute. Nik beraiei bizitzen irakasten su aritu arren, beraiek dira niri bizitza gogoz hartzen erakusten didatenak. Ditudan zaletasunen artean, argazkilaritza nabarmenduko nuke. Bizitzako momentu bereziak betirako gorde ahal izateko modu perfektua da. Bestalde, kirolari ere garrantzia ematen diot, bizitza osasuntsuari bezela, ta beste gauza askoren artean arraunean aritzen naiz. Azkenik, nekazaritza munduan nire lehen lantxoak egiten hasi naiz, Gernikar on baten azalean
Descarga GRATIS la guía
"10 errores a evitar al hacer fotografías"
Consigue mejores fotos de tus niños
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu gida DOAN
"Saihestu beharreko 10 erroreak argazkiak egiterakoan"
Zure umeen argazki hobeagoak lortu
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Descarga GRATIS el ebook
"Mandalas de números para niños"
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS las plantillas
y organiza tu semana
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN txantiloiak
eta antolatu zure astea
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Deskargatu liburuxka DOAN
"Zenbaki mandalak umeentzako"
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
¿Quieres que crezcamos juntos como educadores?
Únete a nuestra tribu y recibe información y un montón de recursos que te ayudarán
He leído y acepto la política de privacidad
Elkarrekin hazi nahi duzu hezitzaile bezala?
Batu gure tribura eta lagunduko dizuten informazio eta baliabide pila jaso ezazu
Descarga GRATIS la guía
Aprende a configurar tu cuenta de Facebook protegiendo tus datos personales
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu gida DOAN
Ikasi zure Facebook kontua konfiguratzen zure datu pertsonalak babestuz
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Deskargatu fitxa DOAN
Irakurzaletasuna lantzeko baliabidea
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Descarga GRATIS la ficha
Un recurso estupendo para potenciar la afición a la lectura
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS
Un recurso estupendo para crear tus propios cuentos
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN
Zure berezko ipuinak sortzeko baliabide bikaina
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dut
Deskargatu DOAN
Arrantza joko magnetikoa egiteko txantiloiak
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dut
Descarga GRATIS
Plantilla de animales marinos para juego de pesca
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores. Al inscribirte recibirás mails sobre educación a menudo y te vamos a ofrecer productos y servicios que estemos vendiendo en ese momento o tengan que ver con el tema del mail que te mandemos. Si esto te supone un problema podrás darte de baja.
He leído y acepto la política de privacidad
Descarga GRATIS
Calendario escolar 2017/18 y planificadores mensual y semanal
Al descargar este recurso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Deskargatu DOAN
2017/18 ikasturteko egutegia eta hileko zein asteko planifikatzaileak
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
¿Ya te vas?
Antes únete a nuestra tribu y recibe información y un montón de recursos que te ayudarán a seguir creciendo como educador/a
He leído y acepto la política de privacidad
Bazoaz?
Joan baino lehen batu zaitez gure tribura eta jaso ezazu zure posta elektronikoan informazioa hezitzaile bezala hazteko.
¡Apuntate GRATIS!
Completa los siguientes campos para recibir el acceso inmediato al curso gratuito.
Al apuntarte a este curso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores
He leído y acepto la política de privacidad
Kontsultatu DOAN
Irakasleentzat baliagarriak diren aplikazioak irakaskuntza prozesuan txertatzeko.
Baliabide hau jaisterakoan gure harpidunen zerrendan sartuko zara
Consulta GRATIS
Aplicaciones útiles para el profesorado para incorporarlos al proceso de enseñanza.
Al apuntarte a este curso te estás apuntando a nuestra lista de suscriptores