Ebaluaketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko funtsezko atal bat da eta ikasleei nota bat jartzea baino gehiago izan beharko litzateke, funtsezko tresna bat baita gure irakaskuntza prozesua hobetzeko eta beste alde batetik, ondo erabiltzen bada, osagai motibagarria izan daiteke ikasleentzat.
Artikulu honetan kalifikazio sinple bat baino gehiago den ebaluatzeko modu bat erakutsiko dizugu non ikasle eta irakasleak lorpen helburu komun baten batzen dituena, mahai gainean ze prozesu den, bide-orria eta lorpenak jarriz helburu komun horretara heltzeko; errubriken bidezko ebaluazioa.
Zer da errubrika bat?
Ikasleak gai konkretu bati buruz lortu duen ikaskuntza maila ebaluatzeko tresna bat da.
Irizpide oso zehatzak dituen taula bat da non irizpide hauek egoki edo bikainetik hasita, nahikotik pasatuta eta eskaserarte zehaztu daitezke. Gida edo bide-orri bezala egiten du jarduera maila edo nahi den errendimendua eskuratzeko.
Errubrikei esker helburuak zenbatu daitezke eta hauen betetze maila modu argi eta nahiko objektiboan zehaztu horrela ikasleak bere ikaskuntza prozesuan lortu behar dituen xedeen ikuspegi argi bat izateko.
Errubrikei esker ere ikaslea ze maila konkretuan dagoen markatu dezakegu, ze aspektu hobetu dezakeen puntuazio sinple batetan mugatu gabe. Gainera irakaslearen aktibitatearen jarduera baloratzeko adierazgailuak ematen dizkigu, primerako tresna bihurtuz irakasteko modua hobetzeko orduan.
Errubrika motak
Bi errubrika mota bereizi ditzakegu:
- Globalak edo holistikoak
Jardueraren balorazio osoa egiten du prozesuko osagaiak zehaztu gabe. Azken produktua edo prozesu orokorra oso bat bezala deskribatzen du, balorazio orokorra da. Gomendagarria lorpenen ikuspegi orokorra izateko.
Adibidez: Zeregina bukatu da, zeregina denboraz bukatu da, aurkezpena zaindu da … - Analitikoak
Ikaslearen jardueraren ebaluazioa zatika egiten duena, bere osagaiak banakatuz kalifikazio osoa lortzeko.
Gomendagarria puntu sendo eta ahulak identifikatzeko, informazio zehatza izateko, gaitasun konplexuak baloratzeko eta ikaslearen autoebaluazioa bultzatzeko.
Errubrika baten elementuak
Errubrika bat lantzerako orduan hurrengo pausuak jarraitu behar ditugu:
- Ikaskuntza helburua definitu: zer nahi duzun zure ikasleak ikastea ebaluazio aktibitate horretan.
- Ariketako ebaluazio irizpide edo adierazleak definitu: Ikasleak egindako lanaren kalitatea zehaztuko dutenak dira.
Adibidez; edukia, antolaketa, originaltasuna… - Mailak definitu: definitutako irizpide edo adierazle bakoitzean lortutako ezaguera maila zehaztuko dute.
Adibidez; Hobetu behar du, egokia, ona, bikaina… - Irizpide edo maila bakoitzari balore edo pisu bat esleitu.
Abantailak
Errubrikak irakaste aktibitatea sortzerako orduan aldaketa metodologikoaren motorra izan daiteke eta abantaila asko ekartzen ditu bai irakasle eta bai ikasleentzat:
Irakasleentzat
- Ebaluazio prozesua errazten du.
- Ikasleak lortutako gaitasunak ebaluatzeko orduan nolabaiteko objetibotasun maila aplikatzen du.
- Gardentasun eta argitasuna ebaluazio prozesuan ze aktibitatearen hasieratik argi uzten du bai irakasle eta bai ikaslearentzako zeintzuk izango diren ebaluatuko diren irizpideak.
- Oso moldakorrak dira eta edozein zereginen eskakizunetara erraz moldatzen dira.
- Ikasle eta irakasleen artean ikaskuntza eta ebaluazioaren zereginen burutzearen irizpideak partekatzea baimentzen du. Gai desberdineko irakasleek koordinatzea eta irizpideak partekatzea errazten du.
Ikasleentzat
- Errubrikek azalpen argi bat ematen dituzte ebaluazio irizpideetan, argi erakusten dituzte lorpen maila desberdinekin lortu beharreko itxaropenak, horrela ikaslea jakitun izango da bere ikaskuntza noraino izango den eta zein den nahigarri maximoa.
- Gai baten ulermen orokorra errazten dute ikasleei eduki bakoitzaren garrantzia argi identifikatzen laguntzen bai die eta lortu behar duten lan helburuak zeintzuk diren.
- Lortutako ezagueren feedback edo berrelikadura argia eta ia berehalakoa da hobetu behar dituen puntuak identifikatzen lagunduz.
- Ikaslearen ikaskuntzan autoebaluazioa, autokrikita, hausnarketa eta erantzukizuna sustatzen ditu.
Errubrikak sortzeko tresna eta baliabideak
Sarean tresna eta aktibitate bat sortzeko orduan gida bezala balio ahal zaigun errubriken adibide asko aurkitu ditzakegu, hemen horietako 3 daukazu:
- Rubistar leku hoberenetariko bat, oso tresna ona errubrikak sortzeko, adibide askoekin lana errazteko, berarekin errubrika bat sortu ahal izango duzu minutu gutxi batzuetan.
- Evalcomix
- Erubrica
Ebaluazio metodo hau Moodle plataforma baten barruan ere erabili dezakegu, hurrengo bideo honetan erakusten dizugu zelan:
Gomendioak
- Zehaztu behar dituzun irizpideak argiak izan behar dira.
- Saiatu errubrika ikastaroaren mailara egokitzea, ondorioz lortu nahi diren helburuen eta ebaluatuko denaren gogoeta sakon bat egitera derrigortuko zaitu.
- Garrantzitsua da ikasleek errubrika ondo ezagutzea eta ulertzea aktibitateekin hasi aurretik, honek egin behar dutenaren ikuspuntu argi bat emango die eta haien ikaskuntzan lagunduz.
- Niñas y tecnología - 2018/04/26
- Movimiento Maker - 2018/04/09
- Programando con tortugas - 2018/02/27
- Descubre como funcionan los ordenadores con Hello Ruby - 2018/02/13
- Cuentos animados y realidad aumentada - 2018/01/31
- Bits and Bytes, aprende a programar con cartas - 2018/01/24
- Hello Ruby, la aventura de programar - 2017/10/03
- 5 + 1 Canales de Youtube a los que deberías suscribirte - 2017/08/10
- ¿Qué es el pensamiento computacional? - 2017/06/30
- La guía definitiva para usar Facebook de manera segura - 2017/05/24