Parekoen ebaluazioa, bai presentzial bai onlineko edozein heziketa esparrutan ikasketara zuzendutako ebaluazio estrategia oso erabilgarria da.
Irakaslearen argibideak jarraituz beste ikasleak ikaskideen lanak ebaluatzean datza. Nahiz eta honek batzuentzako irakaslearengandik “hanka egiteko” modu bat eman, ez da horrela ze ebaluazio mota honi esker ikasleak era aktibo baten parte hartzen dira eta aktibitate eta bere edukiaren ulermen handiagoa lortzen laguntzen die. Normalean gehiago ikasten da erroreetatik asmatzeatik baino.
Gainera ondo zuzenduta badago estrategia handia izan daiteke ikasleei haien sendotasun eta ahultasunak identifikatzen laguntzen, espiritu kritiko bat garatzen modu konstruktibo baten eta haien ikaskuntzan konprometitzen eta erantzule egiten.
Guzti honetan irakaslearen papera funtsezkoa da ze bera izango da jarraitu beharreko estrategia diseinatuko duena eta ikasleak gidatzen arduratuko dena. Gainera, ikasleek egindako ebaluazioak baloratuko ditu horrela azken erabakia kontrolatuz. Irakaslearen papera izango da prozesu zuzen eta objetiboa izateaz ziurtatuko duena, laguntasun posibleak kenduz, esperientzia gabeko ikasleei lagunduz eta edozein motako “iruzurrak” saihesten ze kalifikazio guztiak justifikatuta egon beharko dira. Azken finean, irakaslea izango da elementu gakoa prozesu guztia produktibo egingo duena ikasleei kritika konstruktiboak erakutsiz.
Nola burutzen da?
Ebaluazio estrategia hau aurrera eramateko orduan hurrengo faseak kontutan izan beharko ditugu:
1. Ebaluazio-irizpideak eta koebaluazio-erregelak definitzea
Lehenengo eta behin garrantzizkoa da ikasleak ebaluatzeko orduan kontutan hartu beharko duten aktibitatea ondo diseinatzea eta ebaluazio irizpideak definitzea. Horretarako irakasleak gida zehatz, argi eta motz bat sortuko dut.
Argibideak inplementatzeko eta jarraitzeko errazak izan beharko dira eta ideia ona izango litzateke aurretik ikasleak trebatzea adibide eta praktika batzuekin. Gainera onuragarria izan liteke ere kasu batzuetan ikasleak aktiboki parte hartzea puntuazio arauen lantzean, beti ere hau posible baldin bada edukietan duten esperientzia eza kontutan izanda.
Ebaluazioarekin hasi aurretik oso gomendagarria da ikasleekin arauak errepasatzea ziurtatzeko denek ulertzen dutela.
Errubriken erabilera, aurreko artikulu baten hitz egin genizuena, sistema bikain bat izan daiteke ebaluazio gida horretarako beti ere errubrika horretan feedback eremu bat utziz ikasle ebaluatzaileak bere puntuazioa justifikatu edota ebaluatutako lanaren alderdi positibo eta negatiboak azpimarratzeko.
2. Ebaluazioa
Ebaluazio gidaren arabera ikasleak irakasleari ebaluazio txosten bat entregatu beharko dio emandako puntuak justifikatuz eta, oso garrantzitsua, amaieran ebaluatutako aktibitatearen balorazio orokor bat eginez, alde sendoak eta ahulak nabarmenduz.
Kontutan izan jasotako balorazioarekin bat ez dauden ikasleak irakaslearen ebaluazioa jasotzeko aukera izan beharko duela beti.
3. Ebaluazioen kalifikazioak
Azkenik, irakasleak ikasleak egindako ebaluazio eta iruzkinen berrikustea egin dezake eta dena behar bezala justifikatuta dagoela egiaztatu. Kasuren baten beharrezkoa ikusten badu ikasle ebaluatzailearen nota aldatu dezake.
Moodle plataformak ebaluazio mota hau tailerra aktibitatearen bitartez egiteko aukera ematen digu. Hurrengo bideoak azaltzen dizugu nola konfiguratu eta erabili:
Parekoen ebaluazioaren onurak
Ebaluazio mota honek,
- Tratatutako gaiaren ulermen sakon bat lortzea laguntzen du.
- Taldea dinamizatzen du, ikasleak parte hartze gehiago izatea eta rol pasiboa alde batera uztea egiten du.
- Gaia eta ikasgaia erakargarriagoa egiten du.
- Espiritu kritiko bat garatzea eta argudiatzen laguntzen du.
- Autokritikoa izaten laguntzen du eta bakoitzaren sendotasun eta ahultasunak detektatu non hobetu behar duen jakiteko. Hau da, ikasketa kontziente bat izaten laguntzen du.
Pareko ebaluazio bat aurrera eramateko aholku eta jarraibideak
Garrantzizkoa da ikasgelaren giroa (bai presentzialan, bai birtualan) konfiantzazkoa izatea horrela ikasleak segurtasuna sentitzeko ebaluazioa jasotzeko eta egiteko orduan.
Garrantzizkoa da ere ikaslei argi uztea kritika konstruktiboen garrantzia. Praktika on bat izango lizateke ikaslei eskatzea puntu negatibo batengatik puntu positiboren bat nabarmentzea. Ebaluazio honen helburua ikastea da, azpimarratzea non hobetu dezakegun eta ez ebaluatuari zapaltzea.
Gogorarazi ikasle ebaluatzaileari lanaren gainean zentratu behar dela, atal akademikoa ebaluatzea eta ez pertsonala, beraz iritzi objektiboak igorri behar izango ditu.
- Niñas y tecnología - 2018/04/26
- Movimiento Maker - 2018/04/09
- Programando con tortugas - 2018/02/27
- Descubre como funcionan los ordenadores con Hello Ruby - 2018/02/13
- Cuentos animados y realidad aumentada - 2018/01/31
- Bits and Bytes, aprende a programar con cartas - 2018/01/24
- Hello Ruby, la aventura de programar - 2017/10/03
- 5 + 1 Canales de Youtube a los que deberías suscribirte - 2017/08/10
- ¿Qué es el pensamiento computacional? - 2017/06/30
- La guía definitiva para usar Facebook de manera segura - 2017/05/24